ESATARIA: Gasolina ordezkatuko duen erregaiaren bila dabiltza ikerlariak eta helburu horrekin hidrogenozko autoak egiten dituzte. Hidrogenozko autoak garbiak dira, eta baitute kutsatzen, eta gainera, zarata gutxi ateratzen dute. Baina gasolinarekin gertatzen den bezala, hidrogenoa eskainiko duten zerbitzuguneak beharko dira errepideetan. Eta oraingoz, aukera hori ez dagoenez, urte batzuk pasatuko dira hidrogenozko autoak errepideetan ikusi arte. Fabrikatzaileen ustez hemendik lau urtera gertatuko da hori. Energia-iturri berrien aldeko apustua baina areago doa: horren adibide dugu Volvo etxea. Karbono dioxidoa aireratzeari uko egin dio. Suedian, kamioiak egiteko duen lantegian, haize-energia eta biofuela erabiltzen dituzte lantegirako behar dituzten elektrizitatea eta beroa sortzeko.
Hidrogenozko autoak
Hidrogenozko autoak
Ikusi bideoa, eta, ondoren, bete itzazu hutsuneak.
Horretarako, aukeratu hitz egokia.