Transkripzioa
Ikusi
ESATARIA: Ospitaleetan urte sasoi honetan ebakuntza asko egiten dira, eta kirofanoetan odol asko behar da, Une honetan Euskadiko Odol Emaleen elkarteak zein egoeratan dauden jakin nahiko genuke honenbestez, zenbateko beharra dagoen eta era berean borondatez odola eman nahi duenak noiz eman dezakeen eta noiz ez, hori argi utzi. Ze behin baino gehiagotan esaten da, baina beti ezin dira datu guztiak gogoan hartu, eta errepikatu behar izaten da. Xabin Urzelaik dezente daki hori zer den, bera Euskadiko Odol Emaleen lehendakaria baita. Xabin, egunon!
ADITUA: Hola, egunon.
E: Badakigu Euskal Autonomia Erkideagoa odol-emaile gehiena duen erkidegoen artean dagoela, hori esan izan zaigu behin baino gehiagotan, baina au...
A: Bai, hala da...
E: Hala da, ez?
A: Eta gainera, probintzi bezala, Araba, estatu mailan, eta segur aski Europa mailan, izan liteke biztanle odol gehiena ematen duena, proportzioz. (sic: biztanleko odol gehiena ematen duena, proportzioz. Horrela ondo)
E: Begira. Baina datu orokorrak gauza bat dira, eta gero momentuan momentukoak.
A: Klaro.
E: Tenporadaren arabera asko aldatzen dira gauzak?
A: Ba beno, egoten dira urtean zehar bi edo hiru epoka larri samarrak: oporrak hartzen direnean, bai Aste santuan eta udaran. Eta gero urte hasieran juntatzen dira bi edo hiru gauza batera: alde batetik, Gabonetan beti jendeari, ba oporrak direla eta festak direla eta, pentsatzen dut jendea lagatzen du odola ematea (sic: jendeak lagatzen dio odola emateari esan beharko luke ), gero, gerorako, gero gripe (sic: gripea esan beharko luke) ere azaltzen da, bai abendua bukaeran...
E: Bai.
A: Bai, urtarrilaren hasieran, eta gero ospitalak, geu bezala, urte hasieran jartzen dabe (sic: dabez beharko luke) helburu batzuk, eta hasten dira indar asko(re)kin, eta ebakuntza asko hasten dira egiten urte hasieran. Eta baita ere jendeak Gabonetan operatu beharko lukeenak, ba uzten du, ahal izanez gero, "ba festak pasatuta gero, operatuko naiz, ez?'".
E: Gutxiago egiten da Gabon sasoian...
A: Ahal dela uzten da oporrak bukatu eta gero, edo urte(are)n hasieran... Eta orduan juntatzen dira ba bi gauza: alde batetik odol emaileak pixka bat jaitsi, eta beste aldetik ba, beharkizunek (sic: beharkizunak beharko luke) igo.
E: Um.
A: Orduan ba hor izaten dira beti...
E: Bai.
A: Urtean zehar, epoka asko gaude ondo gaudela (sic: gaudena beharko litzateke), eta gero jendeari esan behar zaio ere odola ezin dela gorde, denbora askoan. Guk odola eman eta gero, sakabanatzen dugu (sic: ditugu dago ondo) globulo gorriak, plaketak eta plasma. Eta adibidez, plaketak (sic: plaketek dago ondo) bost eguneko kaduzidadea daukebe (daukate) . Guk ezin dugu eduki plaketa asko, ze galdu egingo gen(d)uke
E: Bai. Kadukatu egiten dira horiek ere...
A: Eta globulu gorriak berrogeita bi egun. Orduan ba...
E: Um!
A: Askotan esaten digu jendeak: " zergatik...
E: Bai
A: Baldin badakizu urtero, ba le(he)nago atera, baina le(he)nago ater(e)az gero galdu egiten da.
E: Biztanleko zenbat emaile behar dira gauzak ondo joateko?
A: Gauzak...
E: Gutxi gorabehera...
A: Trankil egoteko beharko gen(d)uke ehunetik lau-bost biztanle odola emanez gero urtean zehar, nahikoa eta gehiago izango gen(d)uke,
E: Um, um!
A: Eta Euskal Herrian gaude gutxi gorabehera ehunetik hiru, hiru eta erdi inguru horretan; gaude pixka bat eskas, juxtu.
E: Eta hori ondoenen artean gaudela,
A: Eta hori bai, klaro, eske...
E: Beste toki batzuetan larriago dabiltza hortaz....
A: Estatu mailan badaude elkarteak, beno, probintziak gure, gu baino... erdia ematen dabenak, haiek dabiltza egun guztia ba larrialdian jendea(r)i abisatzen... akaberan jendea ohitu egiten da larrialdiak entzuten, eta ez dabe zentzunik ?
E: Zuk Euskal Autonomia Erkidegoko datuak ondo dakizkizu, ez duzu eta alferrik esan Araba dela oso ondo dagoen horietako bat. Badago zonalderen bat eskasago dabilena, eta deialdia egin beharko genukeena?
A: Beno, zenbat eta handiago izan hiria, zailago odola lortzen.
E: Bilbo, hortaz.
A: Klaro, Bilbo, eta Donostia, Gipuzkoa barruan, adibidez, Donostia, Irun, Eibar... zenbat eta herri handiago, ba guk geroz eta gutxiago ezagutzen dugu aldamenean zein den, besteen arazoak zein diren, orduan bakoitza preokupatzen gara geure buru(are)kin, eta herri txikietan eta hartu-emana handia daukebenak (daukatenak) bata bestearekin, jendeak, ba beno, eskuzabaltasuna... hurbil(ag)o dago, ze badaki "gaur ni, bihar zuk" ez? Orduan ba, beno...
E: Ya.
Entzun irratsaioa eta erantzun galderak.