HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Atazak / Ariketak
Maila
Gako hitzak
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua

KPIren gabeziak

Ekonomian adierazle inportanteenetakoa bada ere, kontsumitzaileek uste dute euren errealitatetik urrun dagoela eta bizitza KPIk aitortzen duena baino garestiagoa dela.


Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI), inflazioa kalkulatzeko erabiltzen den adierazlea alegia, bere maila txikienean dago 1961ean datuak biltzen hasi zirenetik.

Azken hilabeteetan, gainera, prezioak merkatu egin direla adierazi du indizeak, baina kontsumitzaileek ez dute poltsikoetan nabaritzen eta adierazlea euren errealitatetik urrun dagoela uste dute.

Ez da gutxiagorako ere. Etxekoandreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen Konfederakunde Espainiarraren (CEACCU) txosten baten arabera, euroa indarrean jarri zenetik prezioak %60 garestitu ziren 2007 arte. Nolanahi ere, pilatutako KPIa %17koa baino ez zen izan tarte horretan.

Praktikan, euro bateko txanponak 100 pezetakoa ordezkatu du, baina inflazioa ez da maila berean hazi. Bizitza Espainiako Estatistika Institutuak (INE) aitortzen duena baino garestiagoa da.


Testua irakurri ahalean, aukeratu lokailu egokia:
HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52