Zenbatzaile distributiboak: -na
Bakoitza hitza erabiltzeaz gain, bada beste modurik kopuruak hainbat lagunen artean banatzen direla adierazteko. - -na atzizkia hartzen du kopurua adierazten duen zenbakiak: bana, bina, launa
- Banaketa jasoko duena, erreferentzia, beti plurala dago.
- Zenbakiak hartzen duen leku bera du sintagmaren barruan: bat aurrean, bi aurrean eta atzean, beste zenbakiak aurrean.
- -na atzizkia duen zenbakia mugagabean deklinatu behar da.
- Mila eta Miloi daudenean -na atzizkia zenbakiari eransten zaio: bina miloi, hamarna mila euro.
Bakoitza ordezkatuz berridatzi esaldi hauek esanahia aldatu gabe.
|