Ingalaterratik joandako lehendabiziko kolonoak Ingalaterra Berrira
iritsi, eta handik hasi ziren Amerikako Estatu Batuak herri handia eraikitzen. Ingalaterra Berria AEBetako ipar-ekialdean dago. Eta eskualde hori ezagutzeko sasoirik egokiena udazkena da, ezbairik gabe. Zer da hura? Hango basoen kolore-festa: imajina daitezkeen hori, berde eta gorri guztiak ikusiko dituzu. Eta gereziondoenloraldiak udaberrian japoniarrak txoratzen dituen bezalaxe, amerikarrei oso txundigarri zaie arbola-hostoen kolore-aldaketa udazkenean. Bertako komunikabideek egunero basoaren jarraipena egiten dute, eta doako telefono-zenbakietan jarraipen horren berri ematen dute.
Ikusgarria,
irailaren erdi aldean hasi eta azaroaren erdi aldera arte, bermatua
dago. Izan ere, arbola-espezie guztien hostoak ez dira batera hasten
kolorea aldatzen udazkenean. Artziak, makalak, haritzak, urkiak, pagoak, lizarrak...
denek hartzen dute esku kolore-festan! Horietako askok ere horixe bera
egiten dute, Euskal Herriko udazkenean hostotza benetan ederra sortu!
Baina edertasun hori apaldu egiten dute pinuek eta bestelako koniferek: hain baitira ugari, eta gainera urte osoan beren berde ilunari eusten diotenez...
New
Hampshire estatuko basoak liluragarrienetakoak dira, White Mountain
Parke Nazionalekoak, batez ere. Erabateko lasaitua ematen du mendien,
arbolen eta aintziren
arteko kontrasteak. Eta hango egurrezko zubiak ere ospetsuak dira,
beno, ospetsu egin zituen "The bridges of Madison Country" filmak.
Filma berez ez zen White Mountainen egin, baina pelikulako zubiak eta
hangoak estilo berekoak direnez, filmak zubi-estilo hori ospetsu egin
zuen. Bidesaria ordaindu behar zen garai batean zubiotan; gehientsuenak 1850ean eraiki zituzten.
Parke Nazional horretan bada ibilbide bat Kancamagus Highway ingurua ezagutzeko. Inguruak izen hori du XVII. gizaldiko buruzagi
indiar bat omentzeko. Eta buruzagiaren izenak "beldurrik ez duena" esan
nahi du. Dena den, Kancamagus tribuko indiarrak, eta beste
gehientsuenak ere, ingeles kolonoek suntsitu egin zituzten. Indiarrak
dira jatorriz lehen amerikarrak, baina Ingalaterra Berrian apenas baden
horrelakorik gaur egun, eta AEBetan ere ez. Apur
horiek ekialdeko estatuetako erreserbatan bizi dira, 300.000 indiar
inguru dira guztira, AEBetako biztanle guztien ehunetik batera ere ez
dira heltzen, beraz.
Ingalaterra Berriko hiri nagusia Boston da. "Amerikar zaharrak", hasierako kolonoen oinordeko zuzenak, AEB sortu zutenenak alegia, hantxe bizi dira. Hangoxea zen Benjamin Franklin, Konstituzioaren sortzaileetako bat eta tximistorratzarenasmatzailea. Eta Bostongoa zen baita ere John Fitzgerald Kennedy presidentea. Bertan dauka berari buruzko museoa presidente horrek.
Independentziaren jatorria, besteak beste, Bostonen daukate AEBek. Ingeles kolonoak han Ingalaterrako erregearen aurka oldartu ziren, zergak
igo zizkielako. Boston Tea Party izeneko pasadizoa oso ezaguna da:
bostondarrek itsasora bota zuten ingeles itsasontziko tea,
zerga-igotzea salatzeko. Soldaduekin borrokan berehalaxe hasi, eta hala piztu zen zazpi urte iraun zuen Independentzia Gerra.
Bostongo leku historiko esanguratsuenak Askatasunaren Bidean daude. Ez dira monumentu itzelezkoak,
eraikinak dira. Independentzia amerikarrarekin zerikusia duten bilera
eta beste hainbat gertaera garrantzizko izan ziren erakin horietan.
Guztiak ikusteko nahikoak dira pare bat ordu, eta denak zoruan
marraztua dagoen marra gorri baten bidez lotuak daude. Eraikin guztiek
dituzte berrehun urtetik gora, eta hori asko da AEBak bezalako hain herri gaztean, historiaren parte dira jada eraikinok.
Eta Bostonen daude munduko hezkuntza-erakunderik
ospetsuenetako batzuk ere: Massachusetts-ko Teknologia Institutua,
Harvard-eko Unibertsitatea edo jazz-eskolarik entzutetsuena, Berklee
School. Horregatik, ikasle-giro handia du Bostonek, europar giroa, AEBetako barrualdeko beste hirietan ez bezalakoa.
USS
Constitution izeneko gerra itsasontzia, munduko aspaldikoena, ere
Bostonen dago. 1797an egin zuten, zurez, baina burdinarekin sendotua dago. Behin baino gehiagotan eraberritu duten arren, ofizialki ez diote oraindik erretiroa eman itsasontziari. Gerra-itsasontzien zale
direnak ondora joan daitezke, Connecticut estatuko Groton-era, han
Nautilusa bera baitago bisitagarri, Ipar Poloan ur azpian ibili zen
lehen itsaspeko nuklearra. Mystic-en, berriz, antzinako bela-ontzien bilduma bat bada.
Cape Cod ere Bostondik gertu dago, hareazkolurmutur
luzea, eta Bostongo jendearen oporretarako lekua. Hantxe, Hyannis Port
herrian hain zuzen, Kennedytarrek eta beste hainbat aberatsek beren
etxeak dituzte. Gloucester hirian, berriz, itsasontziz baleak ikustera joateko modua dago.
Testuan
hitz hauen sinonimoak aurkituko dituzu hurrenez hurren: