Makarra.- Eh, eh, eh!!! Baina zer tonbolatan eman ditek hiri gidatzeko baimena? Kevin.- Hik egin didak eta salto gainera, txo! Makarra.- Hik ez al dakik debekatuta dagoela, edanez gero, gidatzea? Kevin.-Baina zer ostia esaten ari haiz? Nik ez diat tantarik edan! Ez duk ba, izango, hi ibili haizela muturra bustitzen eta orain dena doble ikusten duala? Makarra.- Zer? Ia jota seko utzi nauk eta gainera oihuka? Kevin.- Oinezkoek ezin ditek hemendik gurutzatu! Edo hori ere ez ditek erakutsi! Makarra.- Hik niri ez didak ezer erakutsi beharrik, aditu? Kevin.- Ez berriz ukitu atzapar horiekin! Zer ostia...! Josu.- Zer ostia ari haiz hi, mekaguendios...! Zer ostia ari haiz? Makarra.- Kabroia! Josu.- Non ikusten duk hemen semaforoa edo oinezkoen bidea. Arauak denontzako dituk, ez bi gurpilen gainean doazenentzat bakarrik. Honek erreflexua nahikoa izan duelako, bestela heure kulpaz heu harrapatu eta errua berea. Makarra.- Honaino iristen zaidak alkoholaren kiratsa. Kevin.- Ostia! Hitz horiek err. Josu.- Lasaitu hadi, zorionez ez duk ezer gertatu eta ez duk nahiko orain gertatzea, ezta? Hik deitu Ertzaintzari, nahi baldin baduk, berak esan dezatela nork duen arrazoi. Ah! Eta alkoholemia proba ere egin diezaiotela, nahi baldin baduzu. Nik hire lekuan ez nikek egingo, dena duk galtzekoa. Herorrek ikusi. Makarra.- Ez zagok eskubiderik. Ez zagok eskubiderik. Ikusiko diagu. Kevin.- Eskerrik asko, hi! Josu.- Ez duk ezer, lagunak horretarako zeudek. Kevin.- Beno, banoak, nahikoa istilu izan diat gaurkoz. Zorretan nagok hirekin. Josu.- Onartuko diat zerbezatxo bat zorra kitatzeko. Kevin.- Baita bi ere! Josu.- Agur! Kevin.- Aio!