HABE - Ikasbil euskadi.net
 
HABEren 25 urteurrena  
HABEren 25 urteurrena

Euskaltegietako ikasle eta irakasleak Euskadi Irratian 

HABEren 25.urteurreneko ospakizunak hasi dira. Atzo bertan EITBren Bilboko egoitzan HABEk eta Euskadi Irratiak luzatutako gonbidapenari erantzunez laurehun lagunetik gora elkartu ginen "Aperitifa" saioa elkarrekin egitera.



Garikoitz Udabek zuzentzen duen irratsaioan azken 25 urteotan euskara ikasten eta irakasten aritu diren ikasle nahiz irakasleek zorionak jaso zituzten.

Bertan ia laurehun ikasle eta irakasle elkartu ginen Bilboko hainbat euskaltegitatik etorriak: Matxintxu-Larrako AEK, Santutxuko AEK, Ulibarri, Bilbo Zaharra, JM Zabala, Gabriel Aresti eta Deustuko Unibertsitateko taldeak, hain zuzen.

Gonbidatu ugari egon ziren: Ana Urrutiak, Igor Gonzalez de Galdeanok eta Julio Ibarrak euskara nola eta zertarako ikasi zuten azaldu ziguten. Eta bi irakaslek pasadizo bana ere kontatu zituzten, Santutxuko AEK-ko Aitor Argotek eta Deustuko Unibertsitateko Josemi Landak.










Bi ikasle berezi bezain eredugarri hauen azalpenak ere entzun ahal izan genituen. (Ikus bideoa)


25urteurrena_bilbo

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60