'Euskara Munduan' barnetegia Uruguain izango da aurrenekoz
2009/01/07
Euskara Munduan programaren ibilbidea oparoa izan da, euskal etxeetan euskara sustatzen eta Diasporako euskaldunen artean ikastaroen ardura hartu duten tokian-tokiko irakasleak trebatuz.
Emaitzak oso onak izan direla ikusita, programa sustatzen duten HABEk (helduak euskaldundetzeko institutua) eta euskal etxe eta federazioek normalean Argentinan egin izan den udako barnetegia beste herrialdeetara zabaltzea erabaki dute eta aurten, lehen aldiz, Uruguaiko Montevideon egingo da. Hitzordua urtarrilaren 19tik 30era, eta bertan nazioarteko euskara irakasle talde bat bilduko da, egun horietan ikasle gisa aritzeko prest.