HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Albisteak / Berriak
Izenburua Data (uuuu/hh/ee)
Noiztik: Noiz arte:  
Aukeraturiko berria

Amaitu da Pasaia Udal Euskaltegiko XVI. Kultur Astea  2010/02/11

Inprimatzeko bertsioa

Amaitu da aste oso batez euskaltegia hitzez, kontuz eta kantuz bete duen Kultur Astea.

Pasaitarrek leku handia izan dute aurtengoan; hortxe izan ditugu Joxe Angel Lujanbio, Aitor Balda, Mikel Astarloza eta Koldo Izagirre. Ander Izagirre ere Lezotik etorri zitzaigun Boliviako herriaren bizimodua erakustera. Urrutixeagotik hurbildu zitzaizkigun ostegunean Amets Arzallus eta Sustrai Colina Trintxerpeko kaleak bertsoz betetzera. Iluntze horretan kanturako ahotsak denok jarri genituen eta dantzarako trikiti eta txistu doinua Ilunbe Musika Eskolakoei eskertu behar diegu.

Kultur Astea amaituta, maiatzeko azken asteburuan izango ditugun ospakizunak prestatzen hasi beharreko garaia; izan ere, ez dira urtero 25 urte betetzen, eta horiexek dira ikasturte honetan Pasaiako Udal Euskaltegiak kunplitzen dituenak.

Informazio gehiago, eta egunez eguneko kronika moduko bat hemen: http://trintxerpeneuskaraz.blogspot.com/

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60