2010eko Araba Euskaraz-en abestia Interneten dago entzungai
2010/02/19
Atzo aurkeztu zuten Gasteizen aurtengo Arabako ikastolen jaiaren abestia. Musika Mikel Goikuriaren eskutik etorri da eta hitzak, berriz, Oihane Perea bertsolariak jarri dizkio. Aurtengo edizioa Agurainen egingo da ekainaren 20an. Abestia www.arabaeuskaraz.net webgunean deskargatu eta entzun dezakezue.