Argi berdea eremu mistoa lau herritara zabaltzeari
2010/02/19
Nafarroako Legebiltzarreko alderdi guztiek, UPN salbu, Euskararen Legea aldatu eta eremu mistoa zabaltzearen alde egin zuten atzo, Nafarroako Ezker Batuaren ekimenez egindako bozketan. Orain, Iruñeko eskualdean dauden Aranguren, Beraskoain, Galar eta Noaineko udalek aho batez onartu beharko dute eremu ez-euskalduna utzi eta eremu mistoan sartu nahi dutela. 1986. urtean Parlamentuan onartu zenetik lehen aldia da Euskararen Legea aldatzen dela.