Udaltop II. topaketen egitaraua prest
2010/02/19
Gaur aurkeztu dute Udaltop II. topaketen egitaraua. Udaletako Euskara Zerbitzuen aurtengo gaia ondokoa da: Nerabeen aisia eta lagunartea eta galdera honi erantzuten saiatuko dira: "Zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko?". Topaketak apirilaren 21 eta 22an izango dira. Egitaraua eta bestelako informazioa Udaltopen webgunean dago.