HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Albisteak / Berriak
Izenburua Data (uuuu/hh/ee)
Noiztik: Noiz arte:  
Aukeraturiko berria

Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña San Frantziskon bertsotan  2010/03/12

Inprimatzeko bertsioa

AEBetako San Francisco hiriko Euskal Etxeak 50 urte bete ditu aurten eta Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariak gonbidatu dituzte urteurrena ospatzeko. Mattin eta Xalbador bertsolariak oroitu nahi dituzte, orain 50 urte hauek hiri bereko euskaldunei egin bisitak ekarri baitzuen hango euskaldunak euskal elkarte baten baitan biltzea (ordura arte frantziarren elkarte batean ziren, eta hauek mikrofonoak itxi zizkieten bi bertsolariei, haien hitzak ezin zituztela ulertu ikustean). Bihar izango da emanaldia eta haiekin batera AEBetako leku ezberdinetako lau bertsolari izango dira: Johnny Kurutxet, Gratien Alfaro, Martin Goikoetxea eta Jesus Goñi. Basque Cultural Centerren egingo dute bertso saioa eta itzulpen zerbitzua izango da. Asier Altuna zinegileak ere beraiekin bidaiatu du bere Bertsolari dokumentalerako irudiak grabatzeko. Bideo hau egin dute ekitaldia iragartzeko.

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52