Euskara ikasteko oinarri-oinarrizko materiala da, euskararekin harremanik izan ez duten atzerritarrei zuzendua. Ikasmaterial horren helburua, beraz, euskaltegietako ohiko ikastaroetan parte hartzeko bidea erraztea da, etorkinek Euskal Herriko ohitura, sinesmen, gustu eta abarren berri izan dezaten. Bilduma honela dago osatua: Ikaslearen lau liburu, hiztegia, hiztegia CD formatuan eta bi bideo-zinta edo bi DVD. Irakasleentzako materiala, berriz, sarean soilik dago eskuragarri. www.ikasbil.net atariko IKAS BALIABIDEAK-ARGITALPENAK atalean PDF formatuan. Ikaslearen materiala ere badago eskuragarri PDF formatoan aipatu helbidean.