HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Aisialdirako / Kantu-kantari
Gako hitzak
Bilatu
Pello Joxepe

Pello Joxepe
  • Hitzen egilea: Herrikoia
  • Musikaren egilea: Herrikoia
  • Entzun: midi   mp3  
  • Partitura: PDF 

Pello Joxepe  tabernan dela
haurra jaio da Larraulen, (bis)
etxera joan da esan omen du
ez da nirea izanen,
ama_horrek berak topa dezala
haur horrek aita zein duen.(bis)

Ai hau pena ta pesalunbrea!
senarrak haurra ukatu!(bis)
Haur honentzako beste jaberik
ezin nezake topatu;
Pello Joxepe, bihotz nirea,
haur honek aita zu zaitu.(bis)

Zure semea besoan daukat
senarra aldamenean, (bis)
orain denborarik ez daukat eta
zoazkit ordu onean,
neronek abisatuko zaitut
garaia datorrenean.(bis)

Fortunosua nintzela baina
ni naiz fortuna gabea, (bis)
abade batek eraman dizkit
umea eta andrea;
haurra berea bazuen ere
andrea nuen nirea. (bis)

Pazientzia hartu behar da
munduan Pello Joxepe, (bis)
andrea ere zurea izanda
haurra bestena diote;
gizonen faltan igarotzen da
basoan zenbait larrarte. (bis)

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52