HABE Liburutegia biblioteka espezializatu eta publikoa da, eta eleaniztasuna du ardatz nagusi. Euskarri desberdineko 40.000 bat dokumentu eta 658 aldizkari biltzen ditugu bertan.
Hiru atalez osatuta dago Liburutegia:
1. HA - Hizkuntzalaritza Aplikatua.
Hizkuntzen alde didaktikoak, soziologikoak, psikologikoak eta hezkuntzari buruzkoak jorratzen dituzten nazioarteko dokumentuak biltzen ditugu atal honetan, modu exhaustiboan bildu ere. Sei azpi-ataletan banatuta dago atala:
A Soziolinguistika
Munduko hizkuntzen egoera, munduko lurraldeen hizkuntz egoera, hizkuntz plangintza eta hizkuntza politika, elebitasuna eta diglosia, hizkuntza normalizazioa, hizkuntza minorizatuak, hizkuntz ukipena, hizkuntzak mantentzea, ordezkatzea eta hiltzea, hizkuntzak eta legeak, hizkuntzak eta komunikabideak, hizkuntzak eta generoak, hizkuntzak eta klase sozialak, hizkuntzak eta erlijioa, hizkuntzak eta gazteak, hizkuntzak eta migrazioak
B Bigarren hizkuntzaren didaktika
Programazioa eta ebaluazioa, metodo eta planteamenduak, irakasleen prestakuntza, aldagai psikologikoak (motibazioa, gaitasuna ), lau trebetasunak, hiztegia, ahoskera, xede berezietarako hizkuntza, autonomia, teknologia berriak
C Psikolinguistika
Haurren hizkuntza, ama-hizkuntzaren jabekuntza, bigarren eta hirugarren hizkuntzaren jabekuntza, hizkuntzalaritza kognitiboa, biolinguistika, neurolinguistika, logoterapia
D Hizkuntza eta eskola
Irakaskuntza elebiduneko eta hirueleduneko ereduak, kultur aniztasuna eskolan, gutxiengoak eskolan, etorkinak eta eskola...
Hizkuntzalaritza aplikatua atalean gai hauen inguruko nazioarteko literatura zientifikoa jasotzen da. Gainera, euskararen didaktika eta Euskal Herriko hizkuntzen alde soziologiko, psikologiko eta hezkuntzazkoen inguruko artikuluen analitikak ere jorratzen ditugu.
Sei atal nagusi hauez gain, beste hiru atal osagarriok ere lantzen ditugu
G Pedagogia - Hezkuntza
H Psikologia
I Soziologia
2. EB - Euskal Biblioteka
Euskaraz sortzen den dokumentazioa biltzen da bertan: literatura (eleberriak, ipuinak, antzerkia, olerkia, bertsolaritza...), gizarte-zientziak, natur zientziak, zientzia aplikatuak, artea, geografia, historia... Euskaraz dagoen liburutegi orokor baten funtzioa betetzen du atal honek.
3. MD - Material Didaktikoa
Atal honetan hizkuntza ugari (auto)ikasi edo irakasteko materialak aurki daitezke. Hizkuntza nagusiak hauek dira: euskara (baq), ingelesa (eng), frantsesa (fre), gaztelania (spa), alemana (ger), katalana (cat). Horiez gain beste 70en bat hizkuntza ikasteko materialak ere aurki daitezke: txinera, arabiera, errusiera, poloniera, italiera, hungariera, bulgariera, hindi, swahili... eta beste asko.
Katalogo orokorra da liburutegiak kontsultagai eskaintzen duen tresna nagusia. Absys-ek kudeatzen du katalogo hau eta, bertan, euskarri desberdinetan dauden 40.000 dokumenturi buruzko informazioa aurki daiteke.
Katalogo orokorraz gain kontsultagarri dago halaber Artikuluen Datu Basea. Datu base honetan, Hizkuntzen didaktika, Soziolinguistika, Psikolinguistika eta Hizkuntzak eskola sistemetan bezalako gaiak lantzen dituzten 90.000 inguru artikuluren informazioa aurki daiteke, baina 2008. urte artekoa soilik, izan ere, gaur egun datu basea ez baita elikatzen. Artikuluen oinarrizko informazioa eskaintzen du datu baseak: egilea(k), izenburua, zein aldizkari edo liburutan dagoen, aldizkariaren alea, urtea eta orrialdea.