Ezinduek gero eta aukera gehiago dituzte kirola egiteko. Erreportaje honetan pilotan eta saskibaloian ikus daitezke.
Transkripzioa
Ikusi
Ostegunero bezala eskola eguna da gaur Zubietako pilotalekuan. Kirol egokitua gutxi ezagutzen da, baina gero eta eskari gehiago, aukerak ere ugariago.
Amaia Elizondo: Eskola hau martxan jarri dugu bai Pilota Federazioak eta guk, Kirol Egokituko Federazioak, eta jada hilabete batzuk daramatza martxan. Eta pilota bezala, beste kirol batzuekin ere jarraitu nahi dugu.
Odei Usabiaga: Ohiko entrenamendu bat egiten dute; moldaketa txiki batzuk egin ditugu: bi bote edukitzearen kontua... baina denbora kontzeptu bategatik da, baina besterik gabe, iristeko aukera eskaintzeko, erreakzio gutxiago dutelako. Eta bestetik izango litzateke eremua pixka bat txikiagotzea.
Edorta de Anta L.: Gustatuko litzaidake jendea, bereziki gurpil-aulkian daudenak, behintzat ikustea, etorri ikustera eta probatzea.
Patxi Fadrique: Historia da kirola egitea, mugitzea, etxean ez geratzea.
Odei Usabiaga: Helburua izango litzateke egonkortzea urte honetan, eta hurrengo urtean nork daki, pixkanaka baldin bagoaz, zabaltzen baldin bada pittin bat eta ikusten badute herrialdeek-eta zer erraza den egokitzea hau, agian zergatik ez, txapelketak hasi, pixka bat beraientzat ere pizgarri bat, ez?
Amaia Elizondo: Osasunarentzat ona izateaz gain, kirol horrek azkenean aukera handia ematen du beste pertsonekin harremanetan egoteko eta, noski, hori pertsona guztientzat oso aberasgarria da.
Gure erkidegoan 800 bat pertsonak egiten du kirol egokitua, eta horien artean gero eta gehiagok kirol bat baino gehiago.
Patxi Fadrique: Ostegunetan daukat pala eta gero saskibaloia. Gero, astelehenetan saskibaloia; asteartetan mahai-tenisa eta badmington-a Gasteizen eta saskibaloia, eta asteburuetan partiduak-eta jolasten ditugu. Jendeak normalean ez du errespetatzen lekurik eta, bueno... aparkatzea zailena.
Saskibaloia da taldeko kirol egokitu bakarra gure artean, eta horixe, talde lana lantzen dute ezberdinen artean.
Iban Perez: Oreka bat edukitzea, hau da, mugikortasun gutxiago daukatenek baita ere jolastu ahal izatea.
Patxi Fadrique: Hemen mutilak eta neskak daude. Orain dela hiru urte hasi ginen taldearekin eta denak berriak gara taldean.
Euskal Herrian hiru talde ditugu, bata lehenengo mailan (División de Honor), bigarren mailan beste bat eta hirugarren mailan gure taldea.
Patxi Fadrique: Guk jolasten dugu Katalunia eta Santander eta Asturias aldean. Gure taldean bederatzi talde daude baina estatu mailan berrogeita piko talde.
Iban Perez: Jada hiruzpalau partidu irabazi ditugu eta gorantz goaz