|
|
Kerman, mintzalagun bila: Bidaia-agentzian
Transkripzioa
Ikusi
KERMAN: Hombre, bikote, zer moduz? BIKOTEA: Kerman! Ondo eta zu? KERMAN: Ondo, zuek ere oporretan zoazte? BIKOTEA: Bai KERMAN: Eta nora zoazte? BIKOTEA: Bueno, kruzero bat hartu dugu...nahi duzu gurekin etorri? KERMAN: Ez, ez, ez, nik beste plan bat daukat, beste plan bat... BIKOTEA: O! Lastima, bueno... ondo pasa! KERMAN: Berdin, ondo pasa BIKOTEA. Beste bat arte KERMAN: Beste bat arte, gero arte! BIKOTEA: Bale, agur! KERMAN: Kaixo!!! Kerman naiz... gogoratzen zara nirekin... txanda eskatzeko... Daukazu momentu bat hitz egiteko? Informazioaren bila nator oporretara joateko... BIDAIA AGENTZIAKOAK: Bai, eta ideiaren bat badaukazu? KERMAN: ez dakit, ez dakit... zuk zer uste duzu dela ona garai honetarako, neguan joateko? BIDAIA AGENTZIAKOAK: Zenbat pertsona zarete, edo zenbat jende joateko... KERMAN: Lagun bat eta biok izango gara. Bueno, laguna... adiskide bakarrik. Badaukazu bi asterako eskaintzarik? BIDAIA AGENTZIAKOAK: bai, bai, badaude eskaintzak. Ze fetxa dauzkazu, gutxi gorabehera? KERMAN: Ba begira, martxoa... martxoaren 7tik 21era. BIDAIA AGENTZIAKOAK: Eta ze gustatzen zaizu ikustea joaten zaren destino horietara? Adibidez, ez dakit mendia nahi duzun, zerbait kulturala, hiriren bat? KERMAN: Beitu, nik argi daukat toki exotiko bat nahi dudala. BIDAIA AGENTZIAKOAK: Eta hizkuntzarik edo kontrolatzen duzu? KERMAN: Uf! Momentuz, euskararekin, nahikoa!
bai/ez erako galderetan, adizki trinkoak erabiltzen baditugu, ba- erantsiko diogu aurretik: Badaukazu TARTETXO BAT NiREKIN HITZ EGITEKO? Baztertzekoak izango dira, horrenbestez, «daukazu TARTETXO BAT NIREKIN HITZ EGITEKO?» erako galderak. |
BIDAIA AGENTZIAKOAK: Zer iruditzen zaizu Mexiko, adibidez? KERMAN: Mexiko... ba oso ondo, hori bai, bidaia izango da oso luzea, ez? Luzea... Euskal herritik zuzenean Mexikora, zaila, ez? BIDAIA AGENTZIAKOAK: Madriletik ateratzen dira hegaldiak eta gutxi gora behera dira hamar ordu edo hamaika orduko hegaldiak. KERMAN: Madriletik... BIDAIA AGENTZIAKOAK: BAI. KERMAN: A! orduan, hegazkinean... joango naiz. BIDAIA AGENTZIAKOAK: Bai, hala beharko du! Beste aukerarik ez daukazu! KERMAN: Bueno, ba... Madrildik Mexikora hegazkinez, baina hemendik Madrilera nola joango naiz? BIDAIA AGENTZIAKOAK: ba, aukera asko dauzkazu. Daukazu, adibidez, autobusa, trena... eta azken aukera bezala, zure kotxean. KERMAN: A! orduan, nire autoan, bai, bai, bai. Eta gero han, aireportutik urruti dago hotela? BIDAIA AGENTZIAKOAK: Ba, gehienbat izango dituzu ordubete-bi ordu... KERMAN: Taxiz joango naiz? BIDAIA AGENTZIAKOAK: Ez, baina bidaian sartuta daukazu transladoa, e? irteerakoa eta sarrerakoa. KERMAN: Baina, nik nahiago dut taxiz, ze nik bakarrik... BIDAIA AGENTZIAKOAK: Hori ja zure aukera da. KERMAN: Eta hondartza? Urruti dago hoteletik? BIDAIA AGENTZIAKOAK: Ez, ez, ez, bertan daukazu. KERMAN: ba, orduan, oso ondo, banoa Mexikora, mila esker. BIDAIA AGENTZIAKOAK: Bale ba! GARRAIOBIDEA ADIERAZTEKO, ORO HAR, ZEREZ KASUA ERABILI OHI DA EUSKARAZ: MEXIKORA HEGAZKINEZ JOANGO GARA. HOTELERA TAXIZ JOANGO da KERMAN. NOLANAHI ERE, GARRAIOBIDEA ZEHAZTEN DUGUNEAN, NON KASUA ERABILIKO DUGU: KERMAN BERE AUTOAN JOANGO DA. ZORTZIETAKO AUTOBUSEAN ETORRIKO GARA. | KERMAN: Ze ondo! Azkenean, Mexikora noa! Txapela buruan eta ibili munduan! Han hondartza eta eguzkia, berotasuna... eta neskatilak! Kar, kar, kar... | Gaur, Kermanekin besteak beste, ikasi dugu bai/ez erako galderetan, adizki trinkoak erabiltzean, aditzari ba- erantsi behar zaiola: Badaukazu tartetxo bat nirekin hitz egiteko? honelaxe galdetuko genuke. Eta bestetik, garraiobideak adierazteko orduan, oro har, zerez kasua erabiliko dugula ere ikasi dugu: Kerman hegazkinez joango da Mexikora. Edo trenez, edo autobusez. Baina kontuz, garraiobidea zehazten dugunean, orduan, non kasua erabili behar dugu: Autoz etorriko gara baina Kermanen autoan Edo Autobusez joango gara baina Zortzietako autobusean Argi geratu da bereizketa hori, ezta? |
Beno, ba badakizu, honekin edo harekin, baina egin!
Bai/ez erako galderetan, adizki trinkoak erabiltzen baditugu, ba-erantsiko diegu aurretik. Garraiobidea adierazteko, oro har, zerez kasua erabili ohi da euskaraz.
|
|