Ez nahastu. zerbait EGITEN HASI, baina zerbait EGITEA edo EGITEARI UTZI. Kerman garai bateko kontuak kontatzen aritu da. Hala, TXIKIA ZENEAN, TXIKITAN, kirol ugari egiten zuela kontatu du.
KERMAN: Ui! Gaizkane! Aizu, Gaizkane! GAIZKANE: aupa, Kerman! KERMAN: Ai,ai, ai GAIZKANE: aiba! Zer gertatu zaizu Kerman? KERMAN: ez dakit. Zu agurtu zaitudanean, hemen, lepoan, ai ze mina! Ze mina! GAIZKANE: baina, horregatik bakarrik ez? KERMAN: Bai agurtzerakoan. Eske ez dakit zer egin, nora joan behar naiz? GAIZKANE: hemen ezagutzen dut fisioterapeuta bat oso ona, Maita. Ea joango gara KERMAN: bai. Ideia oso ona GAIZKANE: benga, goazen! KERMAN: utzi dut kirola egitea eta beharbada horregatik izan da GAIZKANE: horregatik bakarrik? Ezindu izan KERMAN: ez dakit. Nire burua zaintzeari hasi behar diot. GAIZKANE: bai, bai, bai KERMAN: zuk ere kirola egiteari utzi diozu? GAIZKANE: ni ondo nago. Nik egiten dut kirol apur bat KERMAN: bai? GAIZKANE:bai, bai, ni ondo nago KERMAN: eta joan zara medikura? GAIZKANE: ni medikuarengana?zuk joan biozu (behar duzu) medikuarengana. Ni ondo nago eta KERMAN: ba zure adinean medikura joan behar zara, e? Eta zaindu behar zara GAIZKANE: aber, Kerman. Ni ondo nago. Fisioarenera zeu. KERMAN: ba nik esaten dizut medikura joaten bazara seguru aski erretzeari utzi beharko diozu, eta kafea edateari utzi beharko diozu, ur gehiago edan. Bueno, ez zaitut larritu nahi, e, egia esan. GAIZKANE:zuk daukazu mina, nik ez. KERMAN: bueno ba horretan arrazoia daukazu, bai. Gaizak hobeto pentsatu behar ditut. Eskerrik asko GAIZKANE: ez horregatik. Hurrengora arte KERMAN: agur.
Kermanek gaur zer egiten hasi behar duen eta zer egiteari utzi behar dion kontatu du. Ez nahastu, ZERBAIT EGITEN HASI, baina ZERBAIT EGITEA edo EGITEARI UTZI. "Kirola egiten hasi naiz, eta horregatik erretzeri utzi diot" edo "horregatik erretzea utzi dut"
KERMAN: Ba kaletik laguna ikusi dut eta agurtzeko besoa altxatu dudanean hemen kraska egin dit lepoan. Hezurra, edo ez dakit FISIOTERAPEUTA: Bai. Bueno, kraska egin badizu... KERMAN: euskaraz, e? Kraska euskaraz kraska egin dit, bai FISIOTERAPEUTA: kraska egin badizu ez da hezurra, giharra izango da KERMAN: Giharra? Honbre, normala nik giharra edukitzea e? Txikitan nintzenean nik kirola asko egiten nuen FISIOTERAPEUTA: bai? KERMAN: bai, bai FISIOTERAPEUTA: txikitan izango zen. Baina orain nabari da ez duzula egiten. KERMAN: beharbada hemen sorbaldan ez, baina beitu, gaztea nintzenean nik futbolean jokatzen nuen. Beitu, beitu ikutu izterra. Nik giharra hemen daukat, izterrean. Gogorrak, e? Ze, nik gaztetan kirolari handia izan naiz. FISIOTERAPEUTA: Baina orain ez dakigu, osea ke, etzan mesedez buruz behera KERMAN: bale, oso ondo, primeran, bai, primeran. FISIOTERAPEUTA: non daukazu min handiena, lepoan, bizkarrean, giltzurrunetan...? KERMAN: ba, beitu, lepoan, bueno, eta sorbaldan, eta bizkarrean, eta giltzurrunetan. Unibertsitatean nengoenean kirol profesionala egiten nuen, e? Bueno, musa kirol profesionala da, ezta? FISIOTERAPEUTA: ez dut uste KERMAN: hor dago eta enbidoak eta... bai. Bueno, eta ikasle nintzenean, nik kirol asko egiten nuen. Baina gero, kirola egiteari utzi nion neska batekin irteten hasi nintzenean FISIOTERAPEUTA:bueno baina beste kirol mota bat egiten zenuen KERMAN: bai, beste kirol mota... zu pixka bat zara lotsagabe, e?
Kerman garai bateko kontuak kontatzen aritu zaio fisioterapeutari. Hala, txikia zenean, txikitan, kirol ugari egiten zuela kontatu dio. TXIKITAN= TXIKIA NINTZENEAN GAZTETAN= GAZTEA NINTZENEAN
KERMAN: zeinen ondo, e? Ni txikia nintzenean amatxok ere masajeak ematen zizkidan. Baina, gero handitu nintzen eta amak ba, masajea ematen utzi zuen. Zu ama zara? FISIOTERAPEUTA: ez, ez oraindino ez KERMAN: ba ama ona izango zinen, e? Oso ona. Horrelako masajeak ematen, bueno! Eta neska-laguna ona e? FISIOTERAPEUTA: Hori dio nire mutilak KERMAN: ba arrazoia dauka orduan. Noiz hasi zinen masajeak ematen? Txikitan masajista izan nahi zenuen? FISIOTERAPEUTA: ez plazako barazki-saltzailea izan nahi nuen. KERMAN: ba nik, txikitan, euskara-irakaslea. Eta gero, gaztetan, Euskaltzaindiko kide. Baina begira non nagoen. Momentuz A2 mailan. Baina, aurten? Aurten lortuko dut. Bai, bai, bai. FISIOTERAPEUTA: animo! eta segi aurrera! KERMAN: urtea hasten denean asmo onak eta politak izaten ditugu. Zuk urte honetarako ze asmo dauzkazu? FISIOTERAPEUTA:Ba, ni aurten, ezkondu egingo naiz. KERMAN: a bai? Beitu, nire asmoa ere zen aurten ezkontzea baina neska falta zait. Ze, zu libre ez zaude, ez? FISIOTERAPEUTA: ez KERMAN: ligatzeari ere utzi egin behar diot, ze, egunen batean zaplaztekoa jasoko dut. FISIOTERAPEUTA: bai. Hobeto izango da.
Kermanek urte berrirako zituen asmoak kontatu dizkigu. Batetik, erretzeari utziko diola, kirola egiten hasiko dela, edota gehiegi jateari ere utzi nahi diola. Eta bestetik, gazte denborako kontuak kontatu dizkio fisioterapeutari: txikia zenean, edo txikitan, kirola egiten zuela. Kontuz horrekin, e? Txikitan edo txikia nintzenean. Sekula ere ez txikitan nintzenean.
Argi geratu da, ezta?
Bueno, ba, badakizu, honekin edo harekin, baina egin.