KERMAN: Ufa! Aspaldian ez naizela horrenbeste nekatzen, e? Nekagarria da turismoa egitea.
LAGUNA: Bueno, trankil, azkeneko txanpa baino ez daukazu eta. Eskailerak igo, berrehun eta hogeita hamazazpi eskailera igo, eta listo.
KERMAN: Berrehun eta hogeita hamazazpi eskailera! Aspaldian ez dudala horrenbeste eskailera igotzen! Bueno, aspaldian eta inoiz ez.
LAGUNA: Gainera, kanpaiak dagoz eta desioak eskatu daitezke han goian; asi ke, benga,
KERMAN: A! Desioa? Bueno, aspaldian ez dudala desiorik eskatzen, baina...
LAGUNA: Benga, azkar, goazen!
KERMAN: Bai, bai, azkar, azkar. Aspaldian ez dudala hainbeste korrika egin.
ASPALDIAN ez DU Kermanek hainbeste eskailera IGO. Era berea, ASPALDIAN
ez DU hainbeste korrika EGIN. Gogoratu era horretako esaldiak
daudela ondo. Gaizki daude, ordea, era honetakoak: Aspaldian ez
DUDALA hainbeste eskailera IGOTZEN Aspaldian ez DUDALA hainbeste
korrika EGITEN. |
KERMAN: Ea azkar ailegatzen garen, e! Bueno, badakit zer egingo dudan baita: eskailerak kontatzen joango naiz eta horrela, ea bidea arinago egiten zaidan!
Desio bat, desio bi, desio hiru, desio lau... laurogeita zortzi, desio laurogeita bederatzi, desio...
LAGUNA: Baina, baina, hain inportanteak dira desioak zuretzat, ala?
KERMAN: Noski. Ea EGA gainditzen dudan!, ea neska topatzen dudan!, ea Mikel Pablo, behingoz, lana topatzen duen!
LAGUNA: Bueno, bueno, ba, lasai. Zeren, San Juan de Gaztelugatxe oso ahaltsua da eta denak beteko dizkizu.
KERMAN: Ba, ea egia den!
Desioak eskatzen ditugunean, era honetako esaldiak botatzen ditugu: Ea
bidea arinago egiten zaiguN Ea azkar ailegatzen gareN Ea behingoz
EGA gainditzen duDAN Ez ahaztu era honetako esaldietan -N ipini
behar diogula aditz laguntzaileari |
LAGUNA: Bueno, ailegatu gara.
KERMAN: Ze polita! Aizu, benetan ze polita! Aspaldian ez dut ikusi honelako bista ederrik.
LAGUNA: Bai, ezta? Han Matxitxako ikusten da, Atxulo, han atzean Bermeo, beste aldera Bakio...
KERMAN: Aizu, aizu, eta non dago kanpaia?
LAGUNA: Etorri, hemen.
KERMAN: Ea azkar amaitzen dugun!
Zuk ere desioa eskatuko duzu?
LAGUNA: Ez, ez. Nik eskatu ditut jada.
KERMAN: A, ba nik bai. Ea euskara azterketa gainditzen dudan! Ea EGA gainditzen dudan! Ea neska topatzen dudan! Ea Algortakoa den ni bezala!
LAGUNA: Bueno, ez zaitez emozionatu. Zeren, kontatzen dutenaren arabera, kanpaia bakoitzak seme-alaba bat edukiko duzula esan gura du, e?
KERMAN: Seme-alaba bat? A, ba, ea ez den egia!, e? Aspaldian ez dut hanka horrela sartu.
Aspaldian ez du igo Kermanek hainbeste eskailera, e? Gogoratu
ASPALDIAN aditzondoarekin honelako esaldiak erabiltzen ditugula: ASPALDIAN
ez DUT horrelako leku ederrik ikusi Beraz, gaizki legoke ASPALDIAN
ez DUDALA horrelako leku ederrik ikusi Edo, ASPALDIAN ez NAIZ
hainbeste NEKATU. Eta gaizki egongo litzateke, ASPALDIAN ez NAIZELA
hainbeste NEKATZEN. Ados?
Bueno, horrez gain, Kermanek desio
mordoa eskatu du. Adibidez, Ea EGA gainditzen duEN, Ea Mikel
Pablok lana topatzen duEN Ea neskalaguna topatzen duEN Gogoratu
honelako esaldietan aditz laguntzailearen amaieran -N ipini behar
dugula. Eta ea zuek guzti hau buruan sartzen duzuen!
|
Horretarako, badakizue; honekin edo harekin, baina egin!