HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Dokuteka / Entzungaiak
Maila
Gako hitzak
Euskarria
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua
Leihoak
Hik Hasi hezkuntza aldizkariak Joseba Sarrionandiaren liburu berria argitaratu du: Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako. Bertako ipuinen erabilera hezitzailea proposatzen da bertan, literatura gisa duen balio handiaz gain.
Irratiko elkarrizketa honetan Hik Hasiko Jose Mari Auzmendik liburuaren aurkezpena egiten du eta ipuin bat irakurtzen dute.
Itsusiak eta ederrak, irekiak eta
Burugogorrak, alferrak eta
Kementsuak, zuzenak eta
Bihurriak, gupidagabeak eta
Onberak, argiak eta mozoloak,
Egoistak eta emankorrak,
Egiazaleak eta gezurtiak,
Maitagarriak eta higuingarriak izan gara luzaroan.
Orain, aldatzen ari gara.

Leihoak


Hiztegi lagungarria


Arrazoitu. Zergatia adierazi. Adibidez. Arrazoitu: zergatik maitemintzen da gizakia?: beldurra diolako bakardadeari.

Bere horretan gozagarri. Gozatzeko modukoa, beste ezer erantsi edo kendu gabe. Adibidez. Jogurt hori bere horretan da gozagarri, ez du azukrerik behar.

Duela bi urte. Orain dela bi urte. Adibidez. Interneten artikulu asko dago argitalpen-datarik gabe, eta beraz, noizkoak dira, duela bi urtekoak, atzo goizekoak, noizkoak?

Egoki. Aproposa. Adibidez. Arazoa korapilotsua da, eta irtenbide egokia aurkitzea zaila.

Egunsenti. Goizaldea, egunabarra. Adibidez. Mendigoizaleak egunsentia maite dute, goiza, horregatik dira mendigoizaleak.

Ekarpen. Zerbaiti gehitzen zaion onura, abantaila. Adibidez: Ze ekarpen da betiko musika betiko moduan jotzea?

Euskarri. Oinarria. Adibidez. Orkatilak dira gorputzaren euskarrietako bat, desorekan badaude gorputz guztia dago deseroso.

Helduxeago. Adinez handiago pittin bat. Adibidez. Martak 17 urte ditu, baina helduxeago ematen du, horregatik atera diote gin-tonica pubean.

Heziketarako ikuspegi. Hezteko ikusmoldea. Adibidez. Hainbat gaztek dio ez duela irakurtzen eskolatik at, eskolarekin lotzen duelako literatura. Beraz, heziketarako ikuspegitik begiratuta, zer egin behar da literaturarekin? 

Iradokizun. Proposamena. Adibidez. Gobernuak oposizioko talde mistoaren hainbat iradokizun onartu ditu.

Ostadar. Ortzadarra. Inoiz ikusi duzue ostadar bikoitzik, bata bestearen paralelo?

Sailkapen. Multzokatzea. Adibidez: Lana dutenak eta langabeak, horra sailkapen bat, baina langabeetan ez dituzte sartzen prestakuntza-ikastaroak egiten ari diren langabeak.

Ukondo. Ukalondoa. Adibidez: Ez da zilegi sprint batean ukondoa sartzea alboko txirrindulariari.

Zurda. Esaterako, pintzelaren ile-bizarra. Adibidez: Erabilitako zurda garbitu urarekin, bestela elkor-elkor jartzen da



HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60