HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Dokuteka / Entzungaiak
Maila
Gako hitzak
Euskarria
Zenbakia


Bilatzaile aurreratua
Osasuna zaindu Internet bidez
e-health ingeleseko hitzak indar handia hartu du azken urte hauetan; e aurrizkia duten beste hitzak bezala, honek ere Internetekin du lotura. Izan ere, osasuna zaintzeko eta medikuarekin harremanetan jartzeko gero eta gehiago erabiltzen dira teknologia berriak. Mikel Alvarez medikuak datozen aldaketa horiei buruzko xehetasunak ematen ditu elkarrizketa honetan.

Osasuna zaindu Internet bidez



Hiztegi lagungarria


Aditu. Jakituna. Adibidez: Meteorologian aritu gabe izan nahi du aditu.

Aspaldiko. Ez oraingoa, ez atzo goizekoa. Adibidez: Aspaldiko lagun zaharrak joaten zaizkio bazkaltzera, herriko festetan.

Balio erantsi
. Zerbaitek duen balioaz aparte, beste balio gehigarri bat. Adibidez: Labela duten janariek balio erantsi bat dute; horregatik dira garestiagoak labeldunak ez direnak baino.

Barne-sarea. Enpresek eta duten sare informatikoa, euren artekoa. Adibidez: Enpresa askoren barne-sareari Intranet esaten zaio.

Bururatu. Okurritu, otu. Adibidez: Nori bururatu zaio ideia xelebre hori?
Erraztasun. Samurtasuna. Adibidez: Inprimakia betetzeko erraztasuna handitu egin da erabat.

Gorpuztu. Gauzatu. Adibidez: Egitasmoa airean zegoen, eta orain gorpuztu egin da azken erabakien ondorioz.

Jarraipen. Segizioa. Adibidez: Gaixoa erietxean sartzen denetik egiten diote jarraipena.

Leherketa. Eztanda. Adibidez: Gizonezkoak gonak jantzita?: hasieran gutxi batzuk ziren, baina leherketa gertatu da, orain gizon asko dabil horrela jantzita.

Maiztasun. Alditasuna, frekuentzia. Adibidez: Astean bi aldiz maitasuna egitea, zer da maiztasun aldetik, asko, gutxi?

Segurtasun-neurri. Segurtasuna bermatzeko neurriak. Adibidez. Bat baino gehiago saiatu da Pentagonoaren segurtasun-neurri informatikoak apurtzen.

Tresneria. Lanabesa. Adibidez: Zapatagilea zapatak konpontzeko tresneria erabiltzen hasi da berriro: krisiarengatik oinetakoak konpontzera ekartzen ditu jendeak.



HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60