HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Atazak / Sekuentziak

Automobila aukeratu 4

Ondorengo oharrak irakurri. Gero aukeratu bat eta orain arte irakurritako informazioa kontuan hartuta, idatzi iezaiozu zure gomendioa:

1.
Kaixo, lagunok:
Automobila erosi beharrean nago eta zuei laguntza eskatzea pentsatu dut, ez baitakit nolako autoa erosi. Joxemari naiz, Zarautzen bizi naiz eta autoa behar izango dut ilobak ikastolara eramateko. Bi auto eskaini dizkidate: bata diesela, eta bestea gasolinaz dabilena. Nik neuk gasolinarena hartuko nuke, baina dieselak azken urteotan asko aldatu direla esan didate. Zer uste duzue?
Joxemari

2.
Kaixo, forokideok:
Zuen aholkua behar dut automobila erosteko. Izan ere, orain arte aitak utzitako auto zahar batekin ibili naiz, baina Bilbon topatu dut lana eta hara egunero joateko auto berria erostea erabaki dut. Agurainen bizi naiz; beraz, kilometro asko izango dira urtean egin beharrekoak. Zelako automobila erosi beharko nuke?
Eskerrik asko, aldez aurretik!
Agurtzane

3.
Kaixo!
Karneta atera berri dut eta ez dakit zelako automobila erosi. Berria? Bigarren eskukoa? Diesela? Batez ere lagunekin asteburuetan ateratzeko behar izango dut. Nola aukeratuko dut autoa?
Ixiar

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60