HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Atazak / Sekuentziak

Idazlana: Gaur egungo kontsumoa (1)

Lehenik eta behin, ortografiari erreparatuko diogu. Testua irakurri eta bilatu ortografia akatsak. Esan ezazu hitz hauek ondo idatzita dauden.
Gaur egungo kontsumoa dela eta nire txikitako oroitzapenak etortzen zaizkit burura. Urte gutxian bizimodua nola aldatu den. Garai hartan telebistarik ez zegoen eta etxe askotan irratirik ere ez. Publizitatea ez zen ezaguna. Etxeko beharrak osatzeko auzoko denda txikietan egiten ziren erosketa gehienak, inongo haundikeririk gabe. Zer behar izan, hori bakarrik erosi eta gustora. Orduan gurasoentzako funtsezkoena zera zen: bizitzeko teilatu azpi bat edukitzea, beren seme-alabentzako jantziak eta elikadurak eta haien ikasketak bultzatzeko diru pixka bat. Famili barneko elkarganako tratua oso aberatsgarria zen eta ez zegoen besteren beharrik zoriontsuak izateko.
Baina, lehen esan dudan bezala, azken urteotan gauzak erabat aldatu dira. Horrekin zer ikusi haundiak izan ditu telebistak eta irratiak. Gizarte kontsumitzaile batean barne eraman gaituzte. Badirudi orain elkarganako harremanei ez zaiola duen garrantzia ematen. Pertsona bat aztertzeko garaian, bere duintasuna eta jendearekiko harrerari baino gehiago baloratzen dugu berak duen poderea eta noski, poderea maila haundi batean kontsumoaren arabera neurtzen da.
Gaur egungo kontsumismoak beste moda berri bat ere ekarri du gizarte honetara. Hau da: "eros ezazu, erabili eta bota". Ohitura hau oso zabalduta dago gizartean eta arazo larriak ekarri ditu. Era guztietako enbaseak eta beste hainbat hondakin sortzen ditugu eta Administrazioak ez daki non gorde. Egunetik egunera milaka tona hondakin biltzen dira eta haiek gordetzeko tokiak gero eta murritzagoak dira.
Beste alde batetik natura ere eraso gogorra jasaten ari da gizarte kontsumitzaile honengatik. Amazonia eta beste ohian tropikal batzuk erabat suntsitu dituzte, bai egurra ateratzeko eta baita ere petrolioa bilatzeko. Gizartearen kontsumo mailak hori dena eskatzen du.
Elikadurarekin berriz zer esanik ez. Adituek diotenez, itsasoan gaur egungo mailan arrantzan diharduten (badute) hogeita hamar urte barruan orain jaten ditugun arrain espezie gehienak galduko omen dira.
Nire ustez, eta bukatzeko, pentsatzen dut gizarteak beste giro bat eman behar duela gai honetan eta Administrazioak parte handia hartu beharko duela gizarte kontsumitzaile honen arazo larriak gainditzen joateko.
HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60