|
Azeria eta mahatsa
Azeri goseti batek mahats-mordoa ikusi en parratik zintzilika, eta haiek hartu nahi izan zituen, baina ezin zuen. Orduan, alde egin eta esan zuen bere artean: "Heldu gabe daude".
Ikaskizuna: Beren gaitasun-ezagatik nahi dutena lortu ezin dutenek egoerari botatzen diote errua. 
|