|
Eltxoa eta zezena
Eltxo bat zezenaren adar puntan kokatu eta hantxe egon zen luzaroan. Alde egitea erabaki zuenean, zezenari galdetu zion ea axola zion berak alde egitea. Zezenak honelaxe erantzun zion: "Iritsi zarenean ez banaiz akordatu, alde egiten duzunean ere ez naiz ohartuko".
Ikaskizuna: Alegia hau oso ahul direnei buruzkoa da, leku batean egon ala ez egon berdin izaten da, ez dira ez onuragarri ez gogaikarri izaten. Hala uste dute indartsuek.

|