HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Atazak / Sekuentziak
Dortoka eta erbia

Dortoka eta erbia eztabaidan ari ziren nor ote zen hankaz bizkorragoa. Eta hori erabakitzekolasterketa egitea erabaki zuten. Erbia, berez hain bizkorra izanik, ez zen batere kezkatzen; beraz, bide-bazterrean etzan eta lokartu egin zen. Dortokak, oso geldoa zela jakinik, etengabe lasterka jarraitu zuen, lo zegoen erbiari aurrea hartu eta saria irabazi zuen.

Ikaskizuna: Alegiak erakusten du sarritan ahalegintzea hobe dela berezko gaitasunaz gehiegi fidatzea baino.



HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52