HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Atazak / Sekuentziak

Kerman autoa aparkatzen. Ahozkotik idatzira

Hona hemen bideo-pasartean euskaldun zahar batzuen ahotik entzun ditugunak. Hona ekarri ditugu maiz entzuten direlako eta zenbaitetan zalantza sortzen delako: Ondo ote daude? Gaizki ote daude?:

Auzokoentzako da (leku hau).

Bere horretan idatziko bagenu, zuzendu egingo genuke eta AUZOKOENTZAT jarriko genuke AUZOKOENTZAKOren ordez.

Izan ere, NORENTZAKO erabili ahal izateko, bere atzean, segidan, izena idatzi beharko genuke eta.
Adibidez, Auzokoentzako lekua da hau. (Zuzena)

Denbora luze damaki.

DAMAKI aditz forma Gipuzkoan bakarrik erabiltzen da. Batuan, DARAMA esango genuke.

Hortikan
Bakarrikan

Bi hauek ere lokalismoak dira eta ahozko erabilera dute. Idatzi, HORTIK eta BAKARRIK idatziko dugu.

Kermanek gaztelaniazko bi molde hauek erabili ditu hitz egin duenean:

O SEA
ESKE

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60