|
Kerman, farmazian
 Kermanek botikan bere osasun-egoera azaltzeko zer baliabide erabili dituen aztertuko dugu sekuentzia honetan.
Horretarako, hauek izango dira eskaintzen dizkizugun ariketak:
- Elkarrizketa ulertu duzun jakiteko, galdera batzuei erantzun beharko diezu, erantzun egokia aukeratuz.
- Bertako hiztegia hobeto barneratzeko, lotu beharko dituzu euskarazko hitzak gaztelaniazkoekin.
- Orain dela/duela eta barru esapideak azaldu eta landuko ditugu. Horretarako, 3 esaldi osatu beharko dituzu.
- Norberaren osasun-egoera azaltzeko eta aholkua eskatzeko erabiltzen diren formulak ezagutuko dituzu, eta ondoren esaldi batzuk osatu beharko dituzu, aukera egokia eginez.
- Azkenik, ariketa bat daukazu jabetzeko ez dugula idazten hitz egiten dugun modu berean.
Kerman farmazian
Transkripzioa
Ikusi
KERMAN: Azkena, mesedez! BOTIKARIA: Bai, hola, egun on! KERMAN: Kaixo! Ba, beitu, eztula samurtzeko, sendatzeko... sendatzeko zerbait behar dut. BOTIKARIA: Eta zer notatzen duzu ba? Zer daukazu? Ze eztula da? KERMAN: Ba, beitu, daukat eztarriko mina, buruko mina eta begieko mina eta eztula, eta doministikuak, eta mukiak... nago...bai, gaizki. BOTIKARIA: Pixka bat dena hartuta... eta noiz hasi zinen halako sintomekin? KERMAN: Ba... orain duela bi egun... BOTIKARIA: Bi egun bakarrik...Eta sukarrik ba al daukazu? KERMAN: Sukarra? BOTIKARIA: Bai, kalentura, kongestioa, berotasuna, hotzikarak... notatzen al duzu? KERMAN: Ba... ez dakit, ez dakit BOTIKARIA: Ez al dakizu? Begiratuko dizut... aber...Ba, ez du ematen, e? nahiko ondo zaude... KERMAN: Ez dago bero... eta hau grabea... hau larria da? KERMAN: Ez, lasai egon zaitez, hori badakizu, orain, neguko prozesu katarralak dira eta hori egun batzuk eta segituan pasatuko zaizu. KERMAN: Eske, ni kezkatuta ze... duela egun batzuk ja hasi nintzen gaizki sentitzen... BOTIKARIA: Ez, baina lasai egon zaitez, emango dizut zeozer sendatzeko, alibiatzeko eta segituan pasatuko zaizu, horregatik, lasai egon zaitez. Ez nahastu ORAIN DELA eta DUELA esapideak Duela hiru egun edota Orain dela hiru egun esango dugu eta ez Orain duela hiru egun |
KERMAN: Eta orduan, zer daukat? BOTIKARIA: Ba, katarro bat daukazu, e? lasai egon zaitez, da katarro arrunt bat, normala... KERMAN: Arrunta? Nik katarro arrunta? Ba ni pertsona berezia naiz, e? ze ni Algortakoa naiz... BOTIKARIA: Konturatu naiz nahiko berezia zarela, baina... KERMAN: Eta orduan, katarro normala? BOTIKARIA: Zure katarroa normala da... KERMAN: Zeren A gripea ez da izango, ez? BOTIKARIA: Ez, gizona, lasai egon zaitez, hori beste sintoma batzuk dauzka eta ez... katarroa da. Lasai egon zaitez, katarro normala da... KERMAN: Eta zer hartu behar dut orduan? Eztula samurtzeko... BOTIKARIA. Emango dizkizut sobre batzuk eta ikusiko duzu ze ondo! KERMAN: A! oso ondo! BOTIKARIA: Begira, ba hemen daude zure sobreak, eta ikusiko duzu, sobre hauek oso ondo joango zaizkizu, kenduko dizu buruko kargazio hori, eztularentzako, eta egunean hiru aldiz hartu behar dituzu... KERMAN: Bale, ba... mila esker eta bide batez, igual, buruko minarentzako edo sukarra jaisteko, ze nork daki! Igual gero sukarra etortzen da burura eta orduan ez dakit horretarako beste botika... BOTIKARIA: Ez, sobreen konposizioak denetarako balio dizu eta kenduko dizu buruko mina, kalentura ere bai, baldin badaukazu... KERMAN: Sukarra ere... BOTIKARIA: ...Dena kenduko dizu... Helburua adierazteko, -TZEKO atzizkia erabiltzen dugu, hala, farmaziara joandakoan, sukarra jaisteko botika edota eztula samurtzeko xarabea eskatuko ditugu. |
KERMAN: lanera joatea, normala... BOTIKARIA: Bai, bai, bai, bai, normal joan zaitez zergatik hori alibiatuko dizu eta zaude prest lanera joateko lasai KERMAN: Osea, lanera...ze zuk baja ez duzu ematen, ez? BOTIKARIA: Ez...ez, eta gainera, nire ustez, hori ez duzu beharrik, baja KERMAN: Ja, badaezpada ere, zuk mugikorrarekin ugazabari esplikatu ahal diozu? BOTIKARIA: Aizu, hori ez da nire gauza ja, e? Nik uste dut pixka bat "morroa" botatzen ari zarela... Botikan gogorarazi dugu ORAIN DELA eta DUELA esapideak bata bestearekin ez direla nahastu behar. Beraz, esango dugu: Orain dela hiru egun hasi nintzen mukiekin Edo Duela hiru egun Eta kontrakoa adierazteko, Hiru egun barru esapidea erabiliko dugu. Era berean, Kermanek, eztula samurtzeko xarabea eskatu du edota sukarra jaisteko botika. Eta zuk badakizu, euskara ikasteko gauzarik onena, hitz egitea. |
Badakizu, honekin edo harekin, baina egin!
|