HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Atazak / Sekuentziak

Zehar galdera

Galdera bat kontatu nahi dugunean, zehar galdera erabiltzen dugu: 
            Jon:  Non dago autoa? (galdera zuzena)
            Jonek galdetu du autoa non dagoEN (zehar galdera)
 
Baina, beti ez da galdera egin ondoren erabiltzen. Nahiz eta, barnean beti galdera bat egon. Ikusi adibide hauek:  
  • Esango didazu komuna non dagoeN, mesedez? (Non dago komuna?)
  • Ez dakit  Non dagoeN (non dago?)
  • Jakin nahi dut Amaia noiz etorriko deN (Noiz etorriko da Amaia?)
  • Ez du esan bazkaria nola prestatuko dueN (Nola prestatuko du bazkaria?)
  • Ez dakit hori jango duDAN ala ez (Hori jango dut?)
Bestalde, askotan EA erabiltzen da zehar galdera egiteko (gaztelaniaz a ver, si...)
  • Galdetu du EA etorriko deN
  • Galdetu du EA zer ordu deN
  • Galdetu du EA nor deN
Ikusi duzun bezala, aditzari -N jartzen zaio bukaeran. Halere,  batzuetan -EN edo -DAN jarri behar da. Ikusi noiz jartzen den bakoitza: 
 
-N
-GU: duguN, daukaguN, dakiguN...
-ZU: duzuN, daukazuN, dakizuN...
-E: duzueN, zaudeN, daukateN...
-A: daukaN, doaN...
*baina da>dEN
-EN-U: duEN, dituEN...
-I: dakiEN
-GO: dagoEN, nagoEN
kontsonante: naizEN, datorrEN, dabilEN
-DAN -T: dut> duDAN, dakit>dakidAN, zait> zaiDAN


Elkarrizketa honetan hutsune batzuk utzi ditugu. Bete goiko azalpenak kontuan hartuta.
HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60