HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Atazak / Sekuentziak

GarbiTZEA gustatzen ZAIT


Honelako galderak egiten ditugunean, edo egiten dizkigutenean:
  • Zer gustatzen zaizu?
  • Zer ahaztu zaizu?
Erantzuterakoan esan dezakegu:
  • Liburu hau gustatzen zait, edo, liburu hauek gustatzen zaizkit
  • Etxeko lanak ahaztu zaizkit
Esaldi horietan, izena (liburuak, etxeko lanak...) plurala bada, aditza ere pluralean (zaizkit) jarriko dugu, bestela, singularrean (zait)

Baina, erantzuna, askotan, ekintza bat izaten da. Hau da, aditz bat erabiltzen dugu. Kasu horietan, erantzunetan honelakoak botatzen ditugu:
  • Gozokiak jaTEA gustatzen ZAIT, liburuak ekarTZEA ahaztu ZAIT...
Kontuan izan behar dugu esaldi horietan, ZER (ahaztu zaizu)? galderari erantzuten diona aditza dela, eta ez izen bat: jaTEA, ekarTZEA... Ez du inporta zenbat gauza ahaztu edota gustatzen zaizkigun. Horregatik, aditza singularrean erabiliko dugu.

Beraz, ez ditugu esango:
  • Gozokiak jaTEA gustatzen ZAIZKIT, edo, liburuak ekarTZEA ahaztu ZAIZKIT.
HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab02/192.168.149.52