HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Atazak / Sekuentziak

Merezi du

Gaztelaniaren eraginez, askotan entzuten dugu "pena merezi du", "merece la pena" esateko. Baina, euskaraz PENA hitza ez da beharrezkoa merezi duela esateko. 
Hortaz, esango dugu:  
  • Merezi du hiru eramatea, eta EZ, pena merezi du hiru eramatea
  • Merezi du gauzak ongi egitea, eta EZ, merezi du pena gauzak ongi egitea
  • Ez du merezi honaino etortzea, eta EZ, ez du pena merezi honaino etortzea

Bestalde, MEREZI IZAN erabiltzen dugunean, "zer merezi du?" galderari erantzunez, esaten dugu: joatea merezi du, erostea merezi du, eramatea...
Gogoratu behar dugu horiek ez dutela -K eramaten bukaeran. Beraz, esango dugu:
  • Merezi du hori erosTEA, eta EZ, merezi du hori erosteaK
  • Ez du merezi hainbeste ikasTEA, eta EZ, ez du merezi hainbeste ikasteaK
Azalpen gehiago:
Merezi du 
"Ekartzea" ala "ekartzeak" merezi?
Azalpenei jarraituz, nola esango zenituzke esaldi hauek euskaraz? Idatzi zure proposamena
HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60