HABE - Ikasbil euskadi.net
 
Atazak / Sekuentziak

Gutun zerbitzua

Transkripzioa  Ikusi

Gutun-zerbitzu berezia

Posta-zerbitzu honek orain dela urtebete zabaldu zituen ateak eta dagoeneko bere arrakasta geldiezina da; izan ere, ahoz aho zabaldu da berria eta moda bihurtu da, dagoeneko, norberari edota senitartekoren bati sistema honen bidez gutuna bidaltzea.

Ohi dugunez, hitz batzuk azalduko dizkizugu lehendabizi:.

POSTA.- Korrespondentziaren garraioa; garraio horren ardura duen zerbitzua. Horrela, "Postaz jaso dudan gutun batean", "posta-zerbitzua", "posta-bulegoa".

ARRAKASTA.- Nahi edo desiratzen dena lortzea. "Telebistako programa horrek arrakasta handia dauka", "Atxagaren azken liburuak arrakasta handia, itzela izan du".

GUTUN.- Eskutitza. Norbaiti zerbait adieraziz bidaltzen diogun izkribua. Eta eskutitza GUTUN-AZALEAN sartuta bidaltzen dugu.

GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEA.- Gobernuarenak ez diren erakundeak eta nolabaiteko lan soziala egiten dutenak, arazoak dituztenei lagunduz. "Gazte asko ari dira lanean gaur egun ONG batean"

AITITA.- Aitona bizkaieraz, edo baita aitaita ere. Eta Iparraldean aitatxi, aitajaun esaten dute.

Horrenbestez, ba, albistea entzungo dugu. Ea entzun ondoren, galdera honi erantzuteko gai zareten:

Zerbitzu hau erabiltzen badugu, noiz iritsiko da gutuna jasotzailearengana?

HABE | Legezko oharra | Pribatutasuna | d3hab04/192.168.95.60