Bahia Blancako Euskal Etxeko euskara ikasleek "Bat" laburmetraia aurkeztuko dute
2008/10/13
Laburmetraiak HABE programak dituen lau urratsetatik lehena biltzen du. Hortaz, 'Bat' laburmetraiak beste hiru izango ditu atzetik. Laburmetrai hau egiteko, RocĂo Carrasco eta Miguel Mendiondo euskara irakasleak izan dituzte zuzendari.
Laburmetraia erakutsi aurretik Euskal Etxeko 'Gure Antzerki' antzerki eskolako kideek 'perfomance' bat antzeztuko dute. Ekitaldiaren amaieran eztabaida bat izango da koordinatzaileen eskutik eta laburmetraiaren DVD-a eskainiko zaie bertaratutakoei. Ekitaldia 'Union Vasca' Euskal Etxean (Lavalle kalea, 276) izango da urriaren 18 eta 19an, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
Informazio gehiago:
Gure Antzerki antzerki eskola
'BAT' laburmetraia-ren webgunea