Osagai eta elkarketaren bereizitasunak
Hitz elkartuak osatzerakoan letra batzuen aldaketaz gain, beste elementu batzuk ezkutatu ohi dira, beti ere esanahi berri bat hartuz.
Adibidez: gutunaren azala adierazteko gutunazala hitza esandakoan -REN ezkutatu da.
Gehien ezkutatzen diren elementuak honako hauek dira: ETA, DUEN / DITUEN, REN/-KO, erlatibozko esaldia. Bada, hala ere, ezer ezabatzen ez den kasua ere.
Hau kontuan izanda, sailka itzazu ondoko hitz elkartuak, ezabatutako elementuaren arabera:
betazala, joan-etorri, sagardo, gutunazal, hanka-luze, Donostia-San Sebastian