Txofer zoazela, aldamenekoak honako artikulu hau irakurtzen dizu.
Lautik hiru joko-zaleak gara
"Euskadiko Komunitate Autonomoko bizilagunen %71 jokoren baten zale da. Beste %29k, berriz, ez du dirurik jokatzeko ohiturarik. Orain dela bi urte egindako inkesta baten datuak dira hauek. Krisi ekonomikoak ez du nonbait dirua jokatzeko zaletasuna bazterrarazi.
Hemengo bizilagunen erdia ia, %41 hain zuzen, joko bat baino gehiagotan aritzen da. Loteria da zalerik gehien dituena, %49, eta ondoren kinielak, %38. Mahaiko jokoetan, dominoan, kartatan eta abarretan, jendeak uste baino gutxiago jokatzen da, % 13. Honen ondotik, tragaperrak datoz %9. Bestelako jokoetako portzentajeak, kasinokoak, bingokoak eta abarretakoak, askoz txikiagoak dira. Beste datu bat: erdi eta goi-mailako ikasketak eginak dituztenak dira gutxien jokatzen dutenak".