Familiartekoak izendatzeko hiztegia
Familiarteko lagunen izenak asko dira euskaraz. Gaztelaniaz izen gutxiago dago. Bestalde euskarazko sistemak bitxitasun nabarmenak ditu.
Pluralak, esate baterako, gaizki egiten dira askotan. "Mis padres" esateko "nire gurasoak" esan behar da eta ez "nire aitak". Gipuzkoan badago beste era jator bat: "nire aita-amak" edo "nire aitatamak".
Beste kasu batzuetan ere berdin gertatzen da. Nola esaten da adibidez "Mis tíos", "mis cuñados", "mis abuelos" eta abar.
Hau guztia lantzeko hemen duzu familia baten arbola, ea asmatzen duzun zenbaki bakoitzari dagokion izena, beti ere Haritz eta Edurnerekiko duten harremana kontuan izanik.