Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

—Testa: "Baikorra al zara?"

—Hiztegia: antonimoak

—Kanpin-denda muntatzeko eta jasotzeko prozesua

—Prozesuaren pausuak

—Hiztegia: osatu hitz antonimoak

—Idazlana: "Autoaren gurpila aldatzen"

—Liburuen fitxak eta aipamenak elkarlotu

—Ortografia: g/j; p/b; k/g; d/r...

—Aukeratu idazkera zuzena

—Filmen izenburu eta laburpena elkarlotu

—Sorginkeria bat

—Testua ordenatu

—Testuko aditzak idatzi

—Aditzak denboraz aldatu

—Aditzetako pertsona (NOR/NORI/NORK)

—Zergatik egoten gara hotzak?

—Irakurri aurreko hipotesiak

—Irakurri ahala adierazpideak eta lanketa

—Irakurri ondorengo ariketak

—Idatzariketa

—Nor da?

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 3. ikasgaia > Zergatik egoten gara hotzak? > Irakurri ahala adierazpideak eta lanketa

 

Irakurri ahala adierazpideak eta lanketa

Testua irakurri ahala beltzez markaturik dauden hitzak klikatu eta eskatutakoari erantzuten saia zaitez.

 

Zergatik egoten gara hotzak?

 

Hotza ez da tenperatura-arazo soila, ezta neguko gauza bakarrik ere. Pertsona batetik besterako desberdintasunak oso handiak dira, batek hotza berehala nabaritzen duen bitartean, beste batek ez du inoiz hotzik sentitzen. Zeintzuk dira hotzaren inguruan aholku eta aurrea hartzeko erarik egokienak?

Hasteko esan dezagun gizakia animalia homeotermoa dela, hau da, odol berokoa. Odol hotzeko animaliekin gertatzen ez den bezala (haiek tenperatura oso hotzetan izoztu egingo lirateke) gizakiak berarekin darama etengabe bere ingurune-bero propioa: gure gorputzeko tenperatura, baldintza normaletan, 36'5-37°tan mantentzen da. Bestalde giza larruazala gantz-geruza batzuen bidez bero-galeratik babestua aurkitzen da.

Azken finean, hortxe baitago arazoaren gakoa: gorputzaren eta kanpo ingurunearen tenperatura desberdintasunak mugatzen du beroaren eta hotzaren joan-etorria. Kanpoan hotz egiten duenean, gorputzak beroa galtzen du, eta zenbat eta hotz handiagoa egin kanpoan bero-galera ere orduan eta handiagoa izango da. Bero-galera hau ekiditeko gorputzak bero gehiago sortu behar du: gizakiak bere barne-galera biziagotu egiten du, beharrezko erregaia gehituz. Horregatik kontsumitzen ditugu neguan gantz gehiago eta horregatik izan behar lukete ugariagoak gure otorduak urte-sasoi honetan.

Beste animaliei begiratzen badiegu, gauza bitxiak ikusiko ditugu. Elefantea, adibidez, tropikoko tenperaturetan bizitzera ohituta dagoenez, ezin izerdi daiteke. Groenlandiako zakurrak ile trinko eta latzez osatutako geruzaz babestuak daudenez, beren barne-tenperatura beti batean mantentzeko gai dira eta zailtasun berezirik gabe jasan ditzakete zero azpitiko laurogeita hamar graduko egoera klimatikoak ere.

Gizakietara berriro itzultzen bagara, hemen ere desberdintasun handiak aurkituko ditugu. Zibilizazioak, itxuraz, lurralde epeletan jaio ziren (Mediterraneoa, Ekialde Hurbila). Populazioa handitzen joan zen heinean, gizakiak migratzera behartuak aurkitu ziren: Iparralderantz lehenik eta hegoalderantz, ondoren. Horrela, milaka urteren buruan, eta pixkanaka giza espeziea tenperatura hotzagoetara ohitzen joan da. Hala ere, gaur egun 30° inguruan aurkitzen gara benetan gustura.

 

Dena den, aipatu ditugun ohar edo arau orokor hauek ez dira gizaki guztiei aplikatzeko modukoak. Sobietar zientzialari batzuk Siberiako tribu bat ikertzen ari zirela, harriturik geratu ziren, oheratzerakoan, yakota hauek erabat biluztu eta larruzko estalki bakar batekin lo egiten zutela ikusi zutenean. Gauza bertsua ikusi ahal izan da Hego Ameriketako muturrean, Tierra del Fuego deituan bizi diren pertsonekin.

Kanadako San Lorentzo ibaiaren bokalean, arrantzaleak esku hutsez aritzen dira arrantzan. Beren hatzetako zirkulazioa egokitua dago baldintza gogor horietara: asko zabaltzen zaizkie hatzetako basoak eta horrela ez zaizkie izozten.

Besterik pentsa bagenezake ere, Artiko inguruan bizi diren eskimalek ez dute hotzaren kontrako erreakzio fisiologiko berezirik. Beren portaera bereziak argitzen ditu gauzak: beren elikadura gantzetan oso aberatsa da (mortsa-haragia bereziki) eta modu egokian janzten dira, beren larruzko janzkiekin arropa eta larruazalaren artean haize berozko kapa edo geruza bat sortzen delarik.

Hotz dagoenean, gizakiak ia elikadura guztia bizi-beroaren produkzioan ematen du: zenbait esperientziak dioenez, nahiz eta tenperatura oso atsegina izan, ahoratzen ditugun elikagaien erdia baino gehiago, gure tenperatura maila horretan (36,5-37 gradutan, alegia) mantentzeko ematen dugu.

Bestalde, hotz duenean, gure gorputzak bestelako babes-neurriak ere hartzen ditu: larruazalaren kanpoko geruza mehea osatzen duen epidermisa uzkurtu egiten da; odol-basoak estutzen dira, bero-galerak ekiditeko; guruin sebazeoak zertxobait nabarmentzen dira "oilo-azal" bezala ezagutzen dena agertuz. Odol-basoen uzkurdurarekin gorputzeko tenperatura igo egiten da segundo batzuetan. Denboraldi batez hotzetan egon ondoren, gorputza dardarka hasten da. Hotzikara hauek ere barne-tenperatura igo egiten dute. Muskuluak mugitzerakoan bero handia sortzen da, baina bero hau ezin daiteke gorde eta berehala galtzen da larruazalean zehar.

 

AGIRRE, J. (1986): "Zergatik egoten gara hotzak?"
ELHUYAR, 1. zenb., 12 or.

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>