|
Montgolfier-engandik Zeppellin kondearenganaino
Gure bertsolari zaharretako batek ere bazuen zepelinen berri. Bi aldiz aipatzen ditu 1914-1918ko gerrari buruz jarri zituen bertsoetan.
Honela diote 8. eta 9. bertsoek:
Zepelinak bertsotan
Aleman batek neri esana,
biyok geundela kafian:
"Kaiser agintzen ikusiko da
laister Parisko kortian".
Zepelinak aidetik eta
sumarinoak urpian,
disgusto asko eman digute
jun daneko lau urtian.
Zepelin zarrak bonbaz betiak
goiko oroian tartian
millaka minak itxasoan da
sumarinoak ur-pian;
oiek sumatzen ibili dira
berrogei ta lau urtian,
Kaiser Paris'en ez da sartuko
Wilson bizi dan artian.
<< Aurrekoa
Hurrengoa >>
|