Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

—Montgolfier-engandik Zeppellin kondearenganaino

—Irakurri aurreko hipotesiak

—Testua irakurri eta hiztegia eta egiturak landu

—Zepelinak bertsotan

—Norenak dira zepelinen bertsoak?

—Eratorpena

—Hitz eratorrien erroa eta esanahia bereizi

—Kidekoa ez dena bereizi

—Osatu falta dena, erlazio logikoaren arabera

—Puntuazio-markak

—Galdera eta harridura: Noiz erabili. Eman adibideak

—Gidoia edo marratxoa eta apostrofoa: Noiz erabili

—Ba- eta bait- nola idatzi?

—"Auto hegalariak"

—Testuko hutsuneak bete: Nor; Nori; Nork deklinabide eta aditz-formak

—Zegoen, dizkiogu, zenutela, zioten...: Osatu hutsuneak (1)

—Zegoen, dizkiogu, zenutela, zioten...: Osatu hutsuneak (2)

—Berridatzi aditzak aldatuz

—"Segurtasuna zorrotzagoa behar duten kirolak"

—Ordenatu testu-zatiak

7. ikasgaia

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 6. ikasgaia > "Segurtasuna zorrotzagoa behar duten kirolak" > Ordenatu testu-zatiak

 

Ordenatu testu-zatiak

Ondorengo testua hiru multzotan zatitu eta desordenatu dugu. Irakurri eta ordena itzazu hiru multzo horiek 1, 2 edo 3 zenbakia dagokion zati-hasieran hautatuz.

 

Segurtasuna zorrotzagoa
behar duten kirolak

 

 

. zatia

Abenturazko kirol hauek alokatzen dituzten bezeroen artean, erdiak baino gehiago ez du aurretik inongo saiakerarik egin. Horrek handitu egiten du arriskua. Gainera, jarduera hau egin baino lehen, aztertutako enpresen %21k ez du bezeroaren alderdi fisikoaren eta psikikoaren inguruan gehiago jakiteko elkarrizketarik egiten. Urpeko jarduera eta jausketa librea dira arlo hau era egokian betetzen duten bakarrak. Raftingean, enpresek ontzien gehieneko kopuruan agertzen duten zorroztasuna ereduzkotzat har daiteke.

Jendearenganako arretan ere balorazio eskasa dute empresa hauek, erdiak suspentsoa jaso baitu Eroskiren azterketan. Nahiz eta oso profesionalizatuak egon hirutik bik urte osoan dituzte zabalik ateak, ez dute azpiegitura onik; instalazio egokituak, dutxak, aldagelak, parkingak eta ezinduentzako instalazioak falta zaizkie.

Ildo honetatik, Donostian parapente eskola duen Iñigo Urrutikoetxeak zera aitortu digu: "Ahal dugun neurri eta zerbitzu onenak eskaintzen saiatzen gara". Bere aburuz, "predikzio metereologikoak jakiteko ezin dugu gehiago egin. Internet bidez, Bartzelonako Unibertsitateko Metereologi Institutuko informazioa jasotzen dugu". Segurtasun neurrien inguruan, "gure eskolan ahal dugun gehienak hartzen ditugu. Egoera fisikoaren eta psikikoaren inguruan ere beharrezko probak egiten dizkiegu bezeroei. Hala ere, parapentean ibili ahal izateko, nahikoa da hogei metro korrikan egiteko ahalmena", aitortu zuen Iñigo Urrutikoetxeak. Honen esanetan, "jauziak mendian egiten ditugunez, ez dugu bertan parkinga, aldagelak eta dutxak bezalako zerbitzuak izateko aukera".

 

. zatia

Segurtasun mailan, txarra ez izan arren, kirol-jarduera hauen inguruan zenbait hobekuntza beharrezkoak direla azpimarratu du ikerketak. Mota hauetako kirolak eskaintzen dituzten enpresen % 63k nota ona lortu du, %19k nahikoa eta, azkenik, %16k eskasa. Trokarte jaitsiera, jausketa librea, hidrospeeda eta urpeko jarduerak dira segurtasun mailan nota onenak jaso dituzten kirolak. Hala ere, hutsune handiena metereologia alorrean aurkitu dute: aztertu diren enpresen % 44k ez du ia inolako neurririk hartzen iragarpenekin, nahiz eta airezko kiroletan, adibidez, istripu batzuen sorburu izan.

Bezeroei betebeharrak eskatzeko Orduña egoera físico egokian egotea komeni da, kirol empresa hauek ez dabiltza oso fin: % 11k ez du inolako betebeharrik eskatzen eta %15k oso gainetik egiten du bezeroen sasoiaren azterketa. Ekipo osagarriak eramateko Orduña ere hutsune ugari aurkitu dira: %21k ez du botikinik, komunikagailurik eta larrialdietarako elikagairik eramaten. Beraz, enpresa hauen hiru alderdi hauek jasotzen duten nota suspentsoa da.

Aitzitik, bezeroei laguntza eskaintzeko Orduña nota ona jasotzen dute. Larrialdietan, beharrezko tituluz eta prestakuntzaz hornitutako monitoreak dituzte empresa hauek. Horrez gain, oinarrizko sorospenen teknikak sakonki ezagutu behar dituzte abenturazko kirol hauek egiten dituzten pertsonek. Bestalde, enpresa guztien aburuz, erantzukizun zibileko asegurua dute eta bakarren batek asistentzia sanitarioko aseguruaren zerbitzuak ere izenpetuak ditu.

 

Azpiegitura txiroak

Aguraingo Tura Kirol Abentura enpresako ordezkarien aburuz, "turismo biziaren sektorearen profesionalizazioa lortzeko mota honetako azterketak beharrezkoak dira. Datuak oso esanguratsuak dira, eta kirol hauek egiten dituzten bezeroek zerbitzu egokiak eska ditzaten ahalbidetuko du", adierazi digute elkarte honetako ordezkariek. Aitzitik, Getxoko Naturlan enpresako ordezkarien esanetan, "nahiz eta azterketa honetako zenbait daturekin ados egon, adibidez predikzio meterologikoen eta bezeroen kontrolean dauden hutsuneekin, era oso orokorrean egin da azterketa". Naturlanekoen arabera, "guretzat, osagarrien kalitate ona eta irakasleen titulazioak dira ventean garrantzitsuak".

 

. zatia

Ibaien eta arroilen jaitsierak, parapenteak, delta hegoak, puentingak eta raftingak indar handia dute gaur egungo gazteen artean. Horretan ari diren enpresen azterketa egin berri du Consumer aldizkariak eta hainbat hutsune aurkitu ditu. Dena dela, segurtasun neurri onak hartzen ei dituzte.

Jarduera hauek, funtsean, berezkoa duten arriskuari eta eguneroko bizitzan jasaten den estresari aurre egitea dute helburu, eta urtetik urtera kirol hauetako zaleak, eskaintzak eta enpresak izugarri ugalduz doaz. Hala ere, hain arrisku-faktore handiak dituzten ekintza hauek segurtasun neurri aproposak al dituzte? Kirol jarduera hauek zer nolako baldintzatan egin ohi dira?

Abentura kirolen eskaintza zabala da, eta bi eratara antolatutako taldeak aurki daitezke. Alde batetik, kirol federazioren batean dauden klubetara jotzen du jendeak. Parapentearen eta eskaladaren kasua da, gehienbat. Rafting talde batzuk piraguismo federazioetan daude. Kasu hauetan bete beharreko araudia badute.

Horiekin batera, kirol federazioekin loturarik ez duten enpresak ari dira zerbitzuak ematen. Hauentzat ez dago araudi zehatzik, baina beste edozein enpresaren erantzukizun bera dute bezeroekiko. Beharbada arlo hau da araudi beharrean dagoena.

Eroskik argitaratzen duen Consumer aldizkariak enpresa hauek eskaintzen dituzten segurtasun neurrietan, prezioetan, jendearenganako arretan eta araudian zentraturiko azterketa sakona egin berri du. Espainian mota hauetako kirol saioak eskaintzen dituzten 93 enpresa hartu dira aintzakotzat. Ikerketa honek aurreikusi dituen abentura kirolak hauexek dira: urpeko jarduerak, delta hegoa, parapentea, eskalada, jausketa librea, raftinga, piraguismoa, puentinga, trokarte-jaitsiera, flysurfa eta hidrospeeda.

 

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>