Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

—Alkohol zaletasuna

—Euskal Herriko datuak

—Alkohol zaletasuna neurtzeko testa

—Sagardogintza

—Sagastitik dolarera

—Eta sagarra sagardo bihurtu zen

—Xiritik botilara

—Deklinabidea: Noren. Sagarraren adarraren...

—Singularrean, pluralean eta mugagabean daudenak bereizi

—Araua atera

—Berridatzi esaldiak

—Euskal garagardoa, "ber bertoko ur horia"

—Testua irakurri eta hiztegia eta egiturak landu

—Hitz elkartuak: Marrarekin, loturik ala bereizita?

—Hitz elkartuak bereizi eta dagokienetan marra jarri

—Osatu hitz elkartuak

—Rioja jatorri izena. Munduko parkerik handiena

—Testuko datuez taula osatu

—Esaera zaharrak: ardoaren ingurukoak

—Elkarlotu bi osagaiak

—Edaritegiak ez zeuden krisian nonbait

—Datuak pasa testutik taulara

—Baleuka eta balitz elkarren ondoan dabiltz

—Esaldiak berridatzi (1)

—Esaldiak berridatzi (2)

—Bertsotik paperera

—Erreparatu ereduari

—Bertsotan emana kontakizun bihurtu

—Hitz eratorriak: -tza, -gintza, -kuntza, -le, -gile...

—Osatu taula

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 7. ikasgaia > Alkohol zaletasuna > Euskal Herriko datuak

 

Euskal Herriko datuak

Alkohol zaletasuna

 

Beti esan ohi da Euskal Herrian asko edaten dela, beste herrialdeetan baino gehiago eta nonbait ez da esaera hutsa, egia ere bada.

Estatuari buruzko datu gutxi baldin badago ere, esan liteke Lurralde Autonomoko kontsumoa Estatuko batez bestekoa baino altuagoa dela. Europari dagokionez berriz, lehenengo postuetan gaude Frantzia, Alemania, eta Italiarekin batera.

Guk hemen lurralde autonomoko datuak dauzkagu, duela urte batzuk egindako inkesta baten ondorioak hain zuzen.

Egin diren kalkuluen arabera, 285 milioi litro edari alkoholdun edan dira Euskal Herriko Lurralde autonomoan. Honek esan nahi du 65.424 milioi pezeta gastatu zirela horretan. Kopuru hauen arabera biztanle bakoitzeko kontsumoa 133,1 litrokoa da eta gastua 30.546 pezetakoa. Zenbaki hauek, ordea, ez dira biztanleen eta edari moten artean era berean banatzen. Edariei dagokienean, esandako kontsumoaren %62,5 mahaiko ardoari dagokio, %25,2 garagardoari, %2,9 ardo apardunei eta osterantzeko
%6,7 likoreei. Biztanleriaren arteko banaketari dagokionean, esan dezagun alde handiak daudela Euskal Herriko biztanleen artean edari alkoholdunen kontsumoan. Adibidez, 15 urtetik beherakoak aparte (hauek ez baitute ia kontsumitzen), beste biztanleetako bakoitzak 178,8 litro edaten ditu urtean. Bestalde 15 urtetik gorako biztanleak honako sail hauetan bana daitezke edari alkoholdunei dagokienean:

 

SAILA

ARABA

GIPUZKOA

BIZKAIA

Abstemioak

Edan urrikoak

Gehiegizko edaleak

Alkoholismo susmokoak

31,4

53,7

11,8

3,1

31

52,3

12,4

4,3

36,6

47,5

11,4

4,5

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>