Hitz batzuk azpimarraturik daude. NOREN galderari erantzuten diotenak, hain zuzen. Bereizi singularrean, pluralean eta mugagabean daudenak ondorengo taula osatuz?
Udazkenean, eguzkiaren lehen printzak mendi gainetan agertzen hasten direnerako, gure sagardogilea hasia da lanean.
Ordu horretan, ez da harritzekoa kupelen baten barruan aurkitzea.
Sagarrondoaren fruituak lurra estaltzen duen belar motzaren gainera erortzen dira.
Lan hau aldizka egiten da, egun batzuen tartearekin.
Sagar-mamia dolarearen azpilean ezartzen da.
Denbora hau iragan ondoren, sagardo garden, argi eta usaintsua heldua da jadanik gure usaimenaren eta ahosabaiaren gozamenerako.
Lagun taldeak mahaien inguruan jartzen dira.
Sagardo-txorrotada mehe bat aterako da, dastatzaileen basoetan lehertuko dena.
Zenbait sagardogileren iritziz azken muztio hau da guztietan finena.