Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

—Alkohol zaletasuna

—Euskal Herriko datuak

—Alkohol zaletasuna neurtzeko testa

—Sagardogintza

—Sagastitik dolarera

—Eta sagarra sagardo bihurtu zen

—Xiritik botilara

—Deklinabidea: Noren. Sagarraren adarraren...

—Singularrean, pluralean eta mugagabean daudenak bereizi

—Araua atera

—Berridatzi esaldiak

—Euskal garagardoa, "ber bertoko ur horia"

—Testua irakurri eta hiztegia eta egiturak landu

—Hitz elkartuak: Marrarekin, loturik ala bereizita?

—Hitz elkartuak bereizi eta dagokienetan marra jarri

—Osatu hitz elkartuak

—Rioja jatorri izena. Munduko parkerik handiena

—Testuko datuez taula osatu

—Esaera zaharrak: ardoaren ingurukoak

—Elkarlotu bi osagaiak

—Edaritegiak ez zeuden krisian nonbait

—Datuak pasa testutik taulara

—Baleuka eta balitz elkarren ondoan dabiltz

—Esaldiak berridatzi (1)

—Esaldiak berridatzi (2)

—Bertsotik paperera

—Erreparatu ereduari

—Bertsotan emana kontakizun bihurtu

—Hitz eratorriak: -tza, -gintza, -kuntza, -le, -gile...

—Osatu taula

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 7. ikasgaia > Euskal garagardoa, "ber bertoko ur horia" > Testua irakurri eta hiztegia eta egiturak landu

 

Testua irakurri eta hiztegia eta egiturak landu

Testua irakurri ahala beltzez markaturik dauden hitzetan klik egin eta hitz horri buruzko argibideak eta lanketa proposatuko zaizu.

 

Euskal garagardoa,
"ber bertoko ur horia"

 

Zeanurikoak gero eta ekoizpen handiagoa du.

Oiartzunen ere egiten dute, iparraldean bezalaxe.

Bizkaiko Zeanurin dago Euskal Herriko produkzio handiko garagardotegi bakarra, Barazar gainean hain zuzen. 1999ko maiatzaz geroztik Bertoko izena duen artisau erako euskal garagardoa produzitu eta merkaturatzen dute. Oiartzungo Pagoan hainbat motatako garagardoak egiten dituzte, bertan saltzeko. Iparraldean, berriz, patxaranarekin nahastu dute garagardoa, Oldarki izeneko edaria sortuz.

Nagusiki ardozalea den lurraldean garagardotegia irekitzea amets hutsa zen enpresari talde honentzat, baina azkenean Euskal Autonomia Erkidegoan ez ezik, Nafarroan eta Iparraldean ere lortu dute Bertoko saltzea.

Estatu Batuetatik ekarri zuten ideia. Izan ere, hango herri txiki askotan mikrogaragardotegiak omen daude. Enpresa txikiok oso garagardo bereziko tirada murritzak ekoizten dituzte, konpainia handien produkzio masiboarekin konpetentzian aritu ahal izateko. "Gu honetan hasi ginenean desagertu ziren hiru probintzietan zeuden garagardotegiak, Bizkaiko Oro Lujo eta Gipuzkoako Keller, esaterako, eta kalitatezko euskal garagardoa ekoiztea otu zitzaigun", azaldu digu Jose Mari Lakak, Bertoko lantegiko arduradunetariko batek.

Enpresa ekimen berrientzat zeuden dirulaguntzak arakatu ondoren, 500 metro karratuko pabiloia altxatu zuten hiruzpalau hilabetetan. Hemen saltzen ziren makinak lantegi handientzat zirela ikusirik, Kanadatik ekarri zituzten hiru hartzidura-ontziak eta gainerako aparailuak, guztira 200 milioiko inbertsioa eginez. Egun, produkzioa gehitzeko beste isurkari biltegi handi bi erosi dituzte. Asteko 5.000 litroko garagardo tirada bat edo bi izaten dituzte, eta aurtengo aurreikuspenak betetzekotan 500.000 litrora helduko dira, 25 zentilitroko 2 milioi botilatxo hain zuzen.

 

Bi motatakoak

Hamabost langiletik bederatzi %60 emakumezkoak dituen enpresa honek garagardo mota bi produzitzen ditu. Bertoko Sue da lehenbizi atera eta oso zaporetsua, gorpuzduna, "Jarraitzaile bezainbat arbuiatzaile ditu Suek, oso garagardo pertsonala eta mingotsa delako, pale ale ingelesen familiakoa". Izan ere, Bertokon ez dute inolako kontserbatzaile edo pasteurizatzailerik erabiltzen, eta hori dela eta garagardoek eutsi egiten diote zapore natural horri. Koroaren bigarren bitxiak Leizuri du izena, berriki ekoizten hasi direna. Mota honek lager delakoaren ezaugarriak ditu, oso garagardo freskagarri eta arina da, kolore argia du eta zaporez suabeagoa da.Edonola ere eskaintza handitzeko asmotan dabiltza, horrela artisau erako euskal garagardo karta zabala osatu arte. Garagardo beltza, belgikar indartsua, iragazi gabekoa edo gariz egindakoa... oraindik erabakitzeke dute zein izango den hurrengoa. Argi dute, ordea, alkoholik gabekoa ez duela ekoiztuko. "Ez dut uste hori garagardoa denik, eta gainera alkohola kentzeko elementu kimiko asko sartu behar dira".

Ohiturak aldatzearen zailtasunaz jabetu dira Bertoko garagardoaren ekoizleak. "Ekoizpen urria dugunez, garagardoa egitea apustu handia da guretzat, eta merkatuan egotea are gehiago, oraindik gure burua ezagutarazten gabiltza eta". Horrez gain, konpainia handiekin lehian aritzeko, eta tirada txikiko produktu gisa, garagardo espezializatua egiten dute. Artisau erara eginiko garagardoa da, guztiz naturala, inolako elementu kimikorik sartu gabe. Ezaugarri hau sarritan desabantaila bihurtzen zaie, garagardoak ezin baitu kanpoan saltzeko bidaia luzerik jasan, oso produktu galkorra da-eta. Bestalde, garbitasuna oso garrantzitsua da ekoizteko prozesuan, bestela bakteria kaltegarriak agertuz gero galera handiak izan daitezke, tankeak alferrik galdu behar badituzte. Horrela, ontze epean noizbehinka laginak ateratzen dituzte, prozesua kontrolpean izateko.

Puntako kalitatea izateak bere eragina du prezioan, eta inguruko garagardoak baino 25-50 pezeta garestiagoa da Bertoko. "Hala ere, tabernan araberakoa izaten da, supermerkatuetan 100 pezetan aurki daiteke", zehaztu du Lakak. Nagusiki Bizkaian saltzen hasi baziren ere, Gipuzkoa eta Arabako merkatuetan sartu dira dagoeneko. Iparraldean, bestalde, poliki bada ere, jarraitzaileak lortuz doa Bertoko.

Bi urteko ibilbide laburra izan arren, anekdota bitxiak ez dira falta Bertoko garagardotegiaren historian. Ekoizpen guztia prest eduki eta iturririk gabe gelditzea gertatu zitzaien hasieran. Bestalde, Polonia eta Txekiatik Bertoko botilaren iturriak eta etiketak bidaltzeko eskakizuna jaso zuten... garagardozaleen artean erromantiko asko dabil-eta.

 

ZABALIK 2000.eko uztailaren 29tik 30ra. 36. zenb.

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>