Murgilduz
> 7. ikasgaia
> Rioja jatorri izena. Munduko parkerik handiena
>
Testuko datuez taula osatu
Testuko datuez taula osatu
Rioja jatorri izena. Munduko parkerik handiena
Rioja jatorri izenak haritz egurrezko 911.124 upel ditu erregistratuta, 205.002.900 litro ardo guztira. Ardoaren munduan dagoen kriantzako upelen kontzentraziorik handiena da, beraz, Errioxako ardoarena. Kontseilu erregulatzailearen datuen arabera, upelen parkeak iaz izandako hazkundea 103.835ekoa izan zen eta ardo bolumenarena, berriz, 24 milioi litrokoa. Rioja jatorri izenaren parkeak izan duen hazkundea, gainera, jarraikakoa izan da. Izan ere, 1995ean upelen kopurua 590.000koa izan bazen, 1996an 621.165era igo zen; 1997an 659.938ra; 807.289ra 1998an eta iaz, berriz, 911.124ra.
Jatorri izenaren barruan, Goi Errioxako upategiek biltzen dituzte upel gehien, 567.020. Merkaturatzeari dagokionez, iaz 195,4 milioi litro komertzializatu ziren, aurrekoan baino %12,16 gutxiago. Beherakada nabarmenena ardo gazteen salmentan izan zen. Izan ere, iaz gehien saldu zirenak ardo zaharreginak izan ziren, beltzen %60.
ZABALIK. 2000.eko otsailaren 19tik 20ra. 13. zenbakia