Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

—Alkohol zaletasuna

—Euskal Herriko datuak

—Alkohol zaletasuna neurtzeko testa

—Sagardogintza

—Sagastitik dolarera

—Eta sagarra sagardo bihurtu zen

—Xiritik botilara

—Deklinabidea: Noren. Sagarraren adarraren...

—Singularrean, pluralean eta mugagabean daudenak bereizi

—Araua atera

—Berridatzi esaldiak

—Euskal garagardoa, "ber bertoko ur horia"

—Testua irakurri eta hiztegia eta egiturak landu

—Hitz elkartuak: Marrarekin, loturik ala bereizita?

—Hitz elkartuak bereizi eta dagokienetan marra jarri

—Osatu hitz elkartuak

—Rioja jatorri izena. Munduko parkerik handiena

—Testuko datuez taula osatu

—Esaera zaharrak: ardoaren ingurukoak

—Elkarlotu bi osagaiak

—Edaritegiak ez zeuden krisian nonbait

—Datuak pasa testutik taulara

—Baleuka eta balitz elkarren ondoan dabiltz

—Esaldiak berridatzi (1)

—Esaldiak berridatzi (2)

—Bertsotik paperera

—Erreparatu ereduari

—Bertsotan emana kontakizun bihurtu

—Hitz eratorriak: -tza, -gintza, -kuntza, -le, -gile...

—Osatu taula

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 7. ikasgaia > Bertsotik paperera > Erreparatu ereduari

 

Erreparatu ereduari

Pernando Amezketarrari bi alditan jarri zizkion bertsoak Txirritak.

Honako lau bertso hauetan Pernandoren pasadizo xelebre bezain ezagun bat kontatzen digu. Aldamenean pasadizo bera duzu, prosaz idatzia. Konpara itzazu biak.

 

Etxean bazkaririk ez

 

Andriarekin alkar artuta

bein atera zan etxetik,

atsua aurrian eta Fernando

makillarekin atzetik;

isil kontuak ola esanez

maite zuben biyotzetik:

"Gaur oraindikan jan biar degu

bikariyuan eltzetik!"

 

Eriyosuar andre gaisua

sartu zan apaiz-etxera,

bikariyuak uju egin ziyon:

"Gizona, erotu al zera?

Beraz, Fernando, makillarekin

zere emaztia jotzera?

Ikuitzen ere baldin badezu

gaizki ibilliko zera!"

 

Bañan Fernandok egiten zuan

beti asarre-papera:

"Gaur eltzerikan eztit egosi,

ortik okertuak gera."

Erantzun ziyon: "Gurian bada,

iyo zaitezte jatera,

baño andria jotzen badezu,

zere kontuak atera!"

 

Bazkari jaten ari zirala

bikariyuak galdetu:

"Emazteari zer ingo ziñon

bazenduen arrapatu?"

"Plater oneri bezelaxe nik

azkar lepua biurtu!"

Ezurrak apaizari emanta

Fernandok mamiak artu.

 

ZAVALA, A. (1971): Txirritaren bertsoak (I). Auspoa, Tolosa, 101-102 orr.

Mari Joxepak, Pernandoren andreak, ez zuen bazkaririk prestatu egun hartan. Idia adar eta guzti jateko moduko gosea eraman zuen Pernandok eguerdian etxera. Baina bazkariaren arrastorik ez. Andrea eta biak etxetik irten ziren bazkari bila. Berak agindutakoa egiten bazuen biek debalde bazkalduko zutela esan zion Pernandok. Eta hori esan orduko, zigor bat hartu zuen lurretik.

Erretorearen etxe ingurura heldu zirenean, Mari Joxepa korrika hasi zen garrasika eta Pernando haren atzetik zigorra eskuineko eskuan zuela.

—Txiki-txiki eginda utziko zaitut, harrapatzen bazaitut —zioen Pernandok, haserre itxurak eginez.

Halako buila eta garrasiak entzun zituenean, erretorea kanpora irten zen. Honela hitz egin zion Pernandori, lasaitu nahiez:

—Geldi, gizona, geldi! Utz iezaiozu bakean emakume gaixoari.

—Bakean utzi esaten duzu! Goiz guztian lanean aritu, etxera joan eta bazkariaren arrastorik ere ez. Nora joan behar duzu horrelako emakumearekin?

—Gizona, gizona gaur gaur bezala, zuentzat hainbat jan badago gure etxean eta utz iezaiozue haserreari.

Horixe zen Pernandoren belarriek entzun nahi zutena. Erretorearen etxean sartu bezain azkar bukatu ziren bien arteko haserreak. Gezurrezkoak baitziren.

Neskameak oilaskoa eraman zuen mahaira. Hezur denak Pernandoren aldera jarri zituen eta mamia erretorearen aldera.

Erretorea, barreari ezin eutsirik, jaten hasi zen eta Pernando hari begira. Zerbait esan behar eta, erretoreak esan zion Pernandori:

—Zer egingo zenion orduan emazteari harrapatu izan bazenu?

—Orain plater honekin egingo dudan bezala, lepoa bihurtuko nion.

Eta platerari buelta emanez, mamiak bere aldera ekarri eta hezurrak erretoreari utzi zizkion.

 

ORMAZABAL, J. (1982): Pernando amezketarra. Elkar. Sor Saila 2, Donostia, 38-39 orr.

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>