|
|
Murgilduz
> 9. ikasgaia
> Test psikologikoa
>
Lanbide egokiena zein?
|
Test psikologikoa
Lanbide egokiena zein?
Norberaren lanbidea eta izaera lotuta joaten dira, edo horrela behar luke behintzat. Baina lan ezagatik edo beste mila arazogatik, harako esaera famatu hura egia bihurtzen da: "inor ez dago bere tokian". Test honek ez dizkizu arazoak konponduko, baina zure tokia zein den aurkitzen lagunduko dizu behintzat.
- 23 puntutik behera: Langile porrokatua zara. Askotan ez duzu beste gauzarik buruan. Baina ez zaizu beste batzuekin lan egiterik gustatzen. Nahiago duzu erabakiak zeure esku egotea eta ardura ere zeurea izatea. Oso zorrotza eta lan zailen zalea zarenez gero, zenbakiekin zerikusia duen lanen bat komeni zaizu edo, bestela, ondorioak berehala neurtzeko moduko lanbideren bat.
- 24tik 37ra: Besteekiko harremanetarako berezko dohaina duzu. Oso errealista zara eta badakizu egunero-egunero pentsatutako lan hori aurrera ateratzen. Bestalde, hunkibera zara eta besteen arazoak erraz ulertzen dituzu. Jendea zeure kargu edukitzeko moduko lanbideren bat aukeratuko duzu, seguruenik, edo bestela, bezeroekin zuzen zuzenean egoteko aukera ematen dizun besteren bat.
- 38tik 50ra: Arte munduan ari al zara? Hala ez bada, oker aukeratu duzu lanbidea. Izan ere, sormen handiko pertsona zara. Gaitasun ezkutu hori gordeta daukazun bitartean ez zara benetan alaia izango.
- 51tik 64ra: Langile sutsua zara. Izan ere, zeure burua besteen gainetik ikusi nahi duzu. Ez zara batere pertsona segurua; besteen mirespena lortzen ez baduzu, galduta sentitzen zara. Jendaurrean egon beharreko lanbideren bat duzu gustukoen.
- 65etik gora: Gero eta gorago jo nahi duzu, agintea gustatzen baitzaizu. Bost axola zaizu zein lanbidetan aritu behar duzun, goiko postuetan ibiliz gero. Baina oso egokia zara banakako lanetan aritzeko.
<< Aurrekoa
Hurrengoa >>
|
|