Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

8. ikasgaia

9. ikasgaia

—Test psikologikoa: Lanbide egokiena zein?

—Alferra

—Irakurtzeko testua eta hiztegia eta egiturak landu

—Ogibide askotakoak

—Irakurtzeko testua eta hiztegia eta egiturak landu

—Nongo, norako, nolako, noizko, zertarako...

—Langabezia EAEn

—Irakurtzeko testua

—Galderei erantzun

—Osatu datuak

—Soldata jaso ala lanorduak gutxitu?

—Inkestako datuak osatu

—Lan berri bila

—Curriculum vitae

—Errebindikazio-taula eta ondorioak

—Eratorpena: joera eta zaletasuna

—Gazteria lanpostu bila; langabezia

—Irakurtzeko testua

—Ulermen galderak

—Esaera zaharrak: lana

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 9. ikasgaia > Alferra > Irakurri testua eta hiztegia eta egiturak landu

 

Irakurri testua eta hiztegia eta egiturak landu

 

Irakurri ondorengo testua eta azpimarraturik datozen hitzetan klik eginez, hiztegia eta esamoldeak lantzeko ariketak egin.

 

Alferra

 

Alferra, egonean bizi dena.

Herri bakoitzak bere alferrak ditu. Ez ditugu aipatzen hemen, besteren kontura dirua lortu bapo eta ezer gutxi eginda bizi diren horiek. Ez dira horietakoak gure herrietako alferrak.

Lana jende gutxik maite du. Hala ere, lanik egiten ez duenari "alferra" deitzen zaio ezetsiaz edo barrez; baina, beti akats bat balu bezala.

Alferrari buruz gaizki esaka dabiltzanek, bekaiztiak direlako jarduten dute. Ondo dakite, alferrak balio eta kemena duela, baina ez diote inolaz ere aitortzen.

Bizitzari gizonak zerga berezi batzuk ordaindu behar dizkio; bizitzak ezartzen dizkigun legeak bete behar ditugu. Lege horietako bat, lan egin behar izatea da. Alferrak lege hori ez du betetzen, ez dio jaramonik egiten eta lasai bizi da. Horretarako ere, izan egin behar da, ordea! Ez dute denek balio... Hortik bekaizkeria.

Gure herrietako alferrak ez du filosofiakeriarik behar, bere burua zuritzeko. Izan ere, asko dira lanik egin gabe bizi direnak; baina beren jokaera edo, hobeto esanda beren egoera argitzeko aitzakia hauek ateratzen dituztenak:

—Nik ez dut legerik nahi: inork eta ezerk ez nau behartuko lan egitera. Gizartean, batzuen izerdiaz besteek dirua egiten dute. Asko egingo dute nireaz!

Edo...

Ez, gure alferrek ez dute horrelako sasi-buruhausterik agertu beharrik, lanik ez egiteko. Egarria duenean, edan egiten du; gogoz kontra ez. Ba... lana, zer dela eta gogoz kontra egin?

Alfer asko baso-erdi bat nork eskainiko zain bizi da; gutxi eta gaizki jan, edozer jantzi zaharrez estali, edonon lo egin... Hauek gehienbat portu eta industriako herri handitan irauten dute. Bilbon ikus ditzakegu bakar batzuek baino gehiago.

Herri txikietako lau edo bost alferrak ez dira horrelakoak.

-Hori bizi duk, hori! Kolpe zorririk ez dik jotzen. Eta begira ezak zeinekin dabilen: bikote ederra!

Jendeak erdi barrez hartzen ditu.

Baina herriko alferrak bizi dira, eta gastutxoetarako ez zaie dirurik falta. Izan ere, lana egiten dute; neurriz hori bai, eta garai berezitan: janaldi bat egiteko txanponik ez dutenean eta horrelakotan.

Eredu bikaina, Amezketan dugu: Fernando bizkorra eta jatorra. Fernandoz gero ere, izan dira beste batzuk, eta iaio askoak gainera; eztei guztietara joaten zena: inork ez zuen ezagutzen. Senar berriaren aldekoek honela pentsatzen zuten: "Hau da gizon alaia eta jatorra; andregaiaren familiakoa izango da, ez genekien, baina". Eta andregaiak: "Nire Txominek behin ere ez dit ba eman lagun honen berririk!". Egun hartan bapo jan eta edan egiten zuen eta hurren arte!

Alferrak zahartzaroan izaten ditu lanak.

Dirurik gabe eta semerik ez duela gelditzen bada... Erruki-etxean amaitzen dute, lanak batere hondatu ez dituen gorputzak. Izan ere, bizitzak gogoan du, gizon horiek bere jauntzaroko lege bat ukatu diotela; ez die barkatzen. Eta alferrari azkeneko urteak mindu eraziz, apentza hartzen du. Bizitza ere zitala baita sarritan.

Baina, nahiz eta benetako alferrak izan, nahiz eta beren semeak goseak hazi, zahartzaroa etxeko epelean igarotzen dutenak ere badira. Eskerrak, semeak aita baino langileago diren.

Alferra... beharrezkoa gizartean?

Herri guztietan dira eta... hala dirudi.

Beren etxetan galdegizu.

 

ALKORTA, K. (1972): Giza zirriborroa. Gero, 18. Bilbo 109-112 orr.

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>