Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

8. ikasgaia

9. ikasgaia

—Test psikologikoa: Lanbide egokiena zein?

—Alferra

—Irakurtzeko testua eta hiztegia eta egiturak landu

—Ogibide askotakoak

—Irakurtzeko testua eta hiztegia eta egiturak landu

—Nongo, norako, nolako, noizko, zertarako...

—Langabezia EAEn

—Irakurtzeko testua

—Galderei erantzun

—Osatu datuak

—Soldata jaso ala lanorduak gutxitu?

—Inkestako datuak osatu

—Lan berri bila

—Curriculum vitae

—Errebindikazio-taula eta ondorioak

—Eratorpena: joera eta zaletasuna

—Gazteria lanpostu bila; langabezia

—Irakurtzeko testua

—Ulermen galderak

—Esaera zaharrak: lana

10. ikasgaia

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 9. ikasgaia > Ogibide askotakoak > Irakurri testua eta hiztegia eta egiturak landu

 

Irakurri testua eta hiztegia eta egiturak landu

 

Irakurri ondorengo testua eta azpimarraturik datozen hitzetan klik eginez, hiztegia eta esamoldeak lantzeko ariketak egin.

 

Ogibide askotakoak

 

Anton Zulaika gizon ona da; oraindik ez da ezaguna, demokrata ideiez, beti zintzo jokatzen du . Nahiz eta gizon hezea izan, lanak izan ditugu minutu batzuetan berarekin hitz egiteko.

—Zer moduz zaude, Anton?

—Ni behin ere ez "nago"; nik lan egiten dut.

—Zertan?

—Nire ogibide guztiak kontatzen hasiko banintz, luzatu egingo nintzateke.

—Hortaz, zu plurienpleotik bizi zara.

—Plurienpleoa bizi da, ni eta ni bezalako gizonei esker.

—Bai.

—Zer esan nahi duzu "bai" horrekin?

—Ulertzen dudala.

—Ez dakit ba. Zertarako nahi nauzu? Presaka nabil eta...

—Plurienpleista batekin hitz egin nahi nuke.

—Zeu ez al zara ba?

—Ez.

—Eta "martzianorik" ez dela diote gero!

—Zergatik esan duzu hori?

—Ezergatik ez. Jarrai ezazu.

—Ezkonduta?

—Hortik dator plurienpleoa. Bai, jauna, ezkonduta eta zazpi seme-alaba mantendu beharrean.

—Zorion ederra!

—Hala izaten dute nire umeek, jaten duten egunean.

—Zenbat ordu lan egiten duzu egunean?

—Denetan.

—Gizona!

—Bai, bai, denetan; baita gaueko gutxi batzuetan ez beste guztietan ere.

—Baina atsedena ere hartuko duzu ba?

—Esango dizut. Goizeko bostetan jaikitzen naiz; gosaldu eta bostak eta hogeita bosteko trena hartzen dut. Nire etxetik lantegira 18 km. daude; trenak ordubete botatzen du; bitartean jertse eder hau egiten ari naiz. Trenaren traka-trakarekin puntu asko gaizki egiten dut, begira ezazu. Gero zortzi ordutan zerran jarduten dut eskopeten kulatak egiten.

—Noiz bazkaltzen duzu?

—Enpresako jantokietan lehenengo txanda zerbitzen dut, eta hemendik huskeria bat, hortik beste huskeria bat jan eta bapo beteta gelditzen naiz. Ondoren siesta!

—Siesta eta guzti, e?

Bai, hamar minutuko lozorroa ezin dit inork kendu. Hiru eta erditan botikariaren baratzako eginbeharretan hasten naiz; sei t'erdiak arte izerditan jarduten dut; hango oxigenoari eskerrak. Gero herriko eskola denetan erratza pasatzen dut. Ondoren...

—Nahiko da, nahiko da. Mugimendu handiko bizitza daramazu. Zure adiskideak ere horrela bizi al dira?

—Berdin. Horrela bizitzeko jaio ez gara ba? Aberatsek ere berdin egiten dute behinik behin eta! Begira nire bi lantegietako jabeak; bat gure eta beste bi enpresaren zuzendari da; gainera beste hiru firmatako kontseilari. Bestea ere antzera dabil.

—Eta zuk ondo deritzozu?

—Ez ondo eta ez gaizki, pentsatzeko denborarik ez dut eta. Baina nire jabea nola izan daiteke elkarren artean kontrario diren bi firmatako kontseilari? Nik ezin dut ulertu.

Kritika batzuetarako bidea oso arriskutsua da, eta plurienpleista zintzoa bide horretan sartu zen. Ni beldurtu egin nintzen eta:

—Neuk ere orduak sartu behar ditut eta agur, esan nion.

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>