Lan berri bila
Zure ikasketak bukatu dituzu eta lan bila zabiltza. Horretarako hainbat tokitara zure curriculuma bidaltzea pentsatu duzu. Ondoren eredu moduko bat ematen dizugu zure curriculum hori betetzen laguntzeko.
Kontuan izan curriculumak honako osagai hauek izan behar dituela:
1. Eskatzailearen izena eta deiturak. 2. NAN zenbakia. 3. Jaiotze eguna eta tokia. 4. Adina. 5. Helbidea. 6. Ikasketak. 7. Lan egindako enpresa. 8. Enpresa horietako erreferentziak. 9. Aurkezten dituen dokumentuen zehaztapena. 10. Data. 11. Sinadura.
Hona eredu bat:
Curriculum vitae
GISASOLA, S. A.
Bilboko Etorbidea, 5
EIBAR (Gipuzkoa)
Ermua, 2001eko urriaren 7a
Jaun Agurgarri horiek:
Hil honen 3an "Euskaldunon Egunkaria"n Salmentarako Laguntzaile lanpostua betetzeko egiten duzuen deialdia ikusirik, zuei idazteko erabakia hartu dut.
Felipe Kastresana Iruin nauzue, eta nire NAN zenbakia 15.725.134 da, Bizkaiko Ermuan jaio nintzen 1978.ko Ekainaren 7an, 23 urte ditut; ezkongaia naiz eta herri bereko Ongarai kaleko 13an dut bizilekua.
Ikasketak: "Lanbide Heziketa" Eibarreko "Nuestra Sra. de la Providencia" ikastetxean burutu nuen.
Frantses eta Ingeleseko 4 ikasturte egin nituen ondoren, Deustuko Hizkuntza Eskolan.
Joan zen maiatza arte "Forjas de Aizkorri" enpresan lan egin nuen, baina bizileku-arazoak zirela eta, lanpostua utzi egin behar izan nuen.
Orri honekin batera, lehen esandakoaren frogagiri guztiak bidaltzen dizkizuet:
- Lanbide Heziketako tituluaren fotokopia.
- Frantses eta Ingeleseko emaitzen ziurtagiria.
- "Forjas de Aizkorri" enpresan lan egindakoaren ziurtagiria.
Nire eskaera aintzakotzat hartuko duzuelakoan, zuen berrien zain geratzen naiz. Har ezazue bien bitartean nire agurrik beroena.
Izp.: Felipe Kastresana
Zure Curriculuma
Idatzi hemen zure Curriculuma
Lanerako agian ez zaitugu hartuko, baina zure eskaera zuzendu dezakegu.