Sarrera
Eratorpena: -tegi, -ti, -aga, -eta, -arte...
-Tegi, -ti, -aga, -eta, -arte... atzizkiak dituzten hitz eratorriek, besteak beste, lekua edo tokia adierazten dute. Zenbait kasutan etxea eta bizilekua esan nahi dute (Enekotegi, Ansotegi: Eneko edo Ansoren bizilekua, etxea).
Oraingo honetan lekua adierazten duten atzizkiak eta horiekin osatzen diren hitz eratorriak izango ditugu aztergai eta langai.
Honako hauek dira erabilienak: -TEGI/-DEGI; -DI/-TI; -AGA; -ETA; -ALDE; -ARTE; -BE/-PE; -BURU/ -PURU; -BIDE/-PIDE.